Amaren denda
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-012-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere aita arotza zen eta ama jostuna. Denda txiki bat zuen Dendari kalean eta han egiten zituen jostun-lanak. Sasoi hartan herritar guztiek ezagutzen zuten elkar, denek zekiten denen berri.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: LEK-012/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Lanbideak » Sastreak, jostunak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena) , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ta zer mariñerue edo aitta?
- Arotza, arotza.
- Ta amak edo biharrik edo eitten eban-edo kanpoan?
- Eukan denporan jostuna, jostuna. Jostun zelan ixaten da, umik euki arren ba josten eban, jostun politta, zelan esaten da? jostuna
-Ta zer ibiltzen zan etxerik etxe eta holan?
-Ez, ez, ez. Dendatxu bat eukan. Ezebeza orduko dendak e ez diraz oraingo modukuak, hiru lau gauzaaz ta hantxen eitten eban josten. Bai, “Calle Tendería”.
-Ta klientela fijo bat euki eban?
-Bai bai, Lekitxon ontxe da por ejemplo ezagututen ez garinak, baiña orduan? Batak azukria, bestiak olidxua, bestiak kafia, zelan da? Alkar ordaindu esaten da? Holan da ezta?. Euskera ez dakitx ez euskera ez erdera, baiña bueno aittuten nazue. Erdaldunari be haixe esaten dotsate: “Le doy cada patrada al letronario” esaten dotsate.
Egilea(k): Jone Gorostidi (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!