Lekeitio (Bizkaia)

Enrike "Brujo" aparailuetan maisu

Enrike "Brujo" aparailuetan maisu <p>13 urtez aritu zen arrasteroan lanean Pasaian. Gero Valdesenean hasi zen motorista. Bere koinatua, Enrike, aparailuak jartzen eta arraina engainatzen maisua zela dio; `Brujo&acute; deitzen zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

13 urtez aritu zen arrasteroan lanean Pasaian. Gero Valdesenean hasi zen motorista. Bere koinatua, Enrike, aparailuak jartzen eta arraina engainatzen maisua zela dio; `Brujo´ deitzen zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ya hamazortzi urte eta ya etorten da halaku ta esaten dozu, koño! Hamen mariñeru baiño ze kristo eongo [...] beti hamen, ba? Ta ibili nintzan, hamahiru urtian ibili nintzan arrastreruan, Pasaittik. “El año kuarentaizinkon” sartu nintzan, “en los primeros del cuarentaicinco” ta urten neban zinkuentaiotxuan. Zinkuentaiotxuan urten neban.
- Ta gero bajuran edo?
- Gero, hortxe, Valdesenian. Hor be motorista ibili nintzan, baiña eitten neban komodin: motorista be bai, patro be bai, nonbramiento barik. Motorista be bai ta patro be bai. Ta gero, bueno, nik ez eutsaun aprobetxa hareri, e? Koiñatua neukan nik bat, [...] Enrike, “que era fenómeno, que era…” Doktoraua zan ha arraiñetako ofizidxuen. Harek eukan kapazidadia aparidxuk ipintzen ta arraiña engaiñaten, “era, era un tipo, pero un tipo de...” aparta paretik. “Le llamaban” handikidxak “El Brujo le llamaban”. `Brujo´ esaten eutsen, ze juten giñin iual zortzi- hamar [...] juten giñian, grano [...] heltzen, ta guria...Baiña amu be, amua be, amu be... Amu baakixu zer dan, ezta? Amu be ipintxen eban harek, esango dotsut ba: arraiñak be ez ikusteko modukua. Ta ehun killokuk-eta atrapaten genduzan, e? Haretxeaz. Baiña baten ha... hamen kabrak ebiltzezen [Eako hortxe parejian] gebiltzezen ta... Han gebiltzen ta zazpi-zortzi yate: Zorrilla, Lau, Polaris… Pillo bat ibili giñin. Ta goixeko sei ta erdidxetan, osea alban, sei ta erdidxak, seirak edo hor zihar. Grik-grak. Hiru aparidxotan heltzen gaittuzen. Baiña, klaro, hain zirin amu txikiñak ze, eurak kaiñaberia hartzen ebenian hamen, tinterun, ipiñi ta karreta hamen sillan, eitten eutsen esfuerzo gehidxei ta harek amuak iual solta igual eitten zirian. Ta tontokeridxak be sendo entzun ein bihar, e? “Anzuelos de panchitos, no se qué, no se cuantos”. Kabriaten juan! Koiñatuari esan neutsan: “Kuñau! Atarako dou honek “anzuelos de tiburón”, [botaixak]? “ “Bota, bota, bota! Honeri morroiari kaka burutik behera eitten be ez dotsau itxiko. Altza genduzan eurak aparidxuak, ta ordurako hiru barrun eukauzen, hiru zimarro, larogeta hamar killokuk-edo holakoixiak. Altza genduzan, bota genduzan beste aparidxuok ta hasi giñian. Ta etorri jaten anaidxa nagusidxa, Javier, etorri jaten ta: “Oye Pedro! Oye, Pedro, no nos agarra ahora”, “Y no nos va a agarrar ni ahora, ni mañana, ni pasau.”

Egilea(k): Aritz Iriondo Erkiaga (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia