Lekeitio (Bizkaia)

Umeentzako "Asistencia social"a, batzuentzat bakarrik

Umeentzako "Asistencia social"a, batzuentzat bakarrik <p>"Caf&eacute; Marina"n umeentzako "Asistencia social" zegoen, jatekoa-eta ematen zieten umeei. Pedro Juan joan zen jateko bila, baina handik bota egin zuten. Jendeak "jaka" oso erraz aldatzen zuela dio. Hala ere, inori ez dio gorrotorik eta ezinikusirik izan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Café Marina"n umeentzako "Asistencia social" zegoen, jatekoa-eta ematen zieten umeei. Pedro Juan joan zen jateko bila, baina handik bota egin zuten. Jendeak "jaka" oso erraz aldatzen zuela dio. Hala ere, inori ez dio gorrotorik eta ezinikusirik izan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero hamen euana, Kafe Marinan euan, zelan esaten otsen horreri? Umintzako-ta halakua, asistentzia soziala, asistentzia sozial.
- Norena zan Marina ba?
- Marina ez dakitt, hor ez zan ixango horren familidxakua? Karlos Solanon-ta familidxakua ez zan ixango hori?
- Ez dakitt ba.
- Solanonekuak ixango zirin horrek, pentsaten dot neuk, e.
- Bai ta gero zer, ze ein eutsen?
- Ba gu, ba jatekua emoten eben han umiari. Ni juan ta ostikuaz botaten naben kanpora.
- A bai e? Emon be ez.
- Bai, gorridxen arpegidxa [esaten naben niri].
- Ta lekittarra.
- Kanpora, kanpora. Bai, lekittarra ta aurrerao neuk badakit nun ibillinikua, lekitxarra ta neuk aurrero badakitt nun ibillinikua. Nik ez dotsat renkorrik iñoreri be, ezta? Baiña jakia kanbidxa eben bueno, bueno, eguzkirik ez zan bihar, ez zan bihar eguzkirik jakia kanbidxateko. “Aquello era terrible”; batzuk, bere seme batzuk auntxe aidian dabiltzazela be. Bateri esan neutsan, bateri, txo. Niri gerria estailla zanian, Santanderren, portuan neuan, San Roquen. [...] hamalau urte eitteko neukazan, hamalau urte eitteko. Ez, hamalau einda, hamabost eitteko, hamabost eitteko. Ta, baakixu, bandera gorridxakin-ta han Sardiñerora pasaten zirian barkuak, harek, kotxiak. Ta aitta para jaten holan begira ta, analfabetua zan gure aitta e?, “Era analfabeto”, [...] “Txo –esan eben– zeri begira zaoz?” esan eben, ta “ni zeri begira naon? Hareri” esan neutsan. Baakixu ze esan eben? Ez jat ahaztu be ein sekula! Esan eben seridxo: “Semia, politikorako balidxo badozu, hasi ontxe segidxan, baiña ez badozu balidxo, partillarik ez daon /ezdon/ tokidxan eskuk garbittu”. Ez jat /etxat/ ahaztu sekula be, sekula be. Ta morroi bateri esan neutsan horixe, “zuen aitta batzokidxan, Irigoien etorri zanian, estatutua erria atzeko estanpatik eta atunak atrapata, txaluak eta txapel gorridxa ipinitta-ta. Txo, gure aittak-eta ez dabe ipiñi, e! Analfabetua ixango dira, baiña gure aittak ez dau ipiñi, e?”, esan neutsan, “gure aittak ez dau ipiñi. Sentimentua, barrun euki bir diraz. Ez resalta ta gero hau datorrenian “donde calienta el sol”?, holan ez dau ixan bir pertsoniak, e? Nik badakitt hori, ni ta zu askuaka hasten garina hau hamen postuan ipintteko. Hasten gara kriston halakuan ta hau koinzididuten dou hamen ipinttia, postun ipinttia, zu ixango zara Fulano ta ni Zutano, “y fuera de ahí nada”, hortik fuera ezebez”, esan neutsan, aurduntxe konturatu zan, baiña txakurren modura, “aiba dios”, txo-txo, zertzuk? Holan ez diz gauzak, ez diz holan gauzak.

Egilea(k): Unai Garcia Akarregi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia