Gerra Zibileko ebakuazioa: Bermeora eta Bilbora aitarekin
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bere ama, ume guztiak hartuta, Bermeora joan zen San Roke baporean. Bermeon, Bilbora joateko agindua jaso zuten. Bere ama eta neba-arrebak Bilbotik Muskizera joan ziren; bera aitarekin gelditu zen bertan. Ama eta neba-arrebak Santanderretik Frantzia aldera joa ziren, La Rochelle-ra; gerora, haiek ere banandu ziren.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Iker Ajuriagerra - Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:03:32
- Erref: LEK-011/011
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Bertoko gerrako konturik-eta? Ebakuaziñoik-eta?
- Ebakuaziñoia?
- Akordaten jatzu zelan sartu zirin nazionalak-eta?
- Nazionalak akorda? Hori ez da, “eso no es de contar”. Gure ama hainbeste umeaz, bapora San Roke, zelako tenporala euan, ganera, mendebala euan. Lehenengo, Bermeora jun giñian.
- Umik guztik hartunda?
- Umik guztiak, koltxoiak eta ez dakit zer. “Aquello era ya… lo que pasa es que” nik ez dakit ze pentsa eben edo, ez dakit ze pentsa eben. Ta jun giñian, ta gero Bermeon egon giñin zati baten, ta han zirin Bermeon be italianuk-eta, aiba Dios! Han be kristolakua. Ta zafarrantxua-ta, emon gaittuzen ordenia urteteko Bilbora.
- Nok emoten eban ordenia?
- Ordenia ez dakiu ba, ez dakiu ba mandua dabena, peskatero batek emon eban /emoban/ ha, ez dakitt zelan esaten eutsen lehen ebakuaziñorako. Haretxek emon eban. Hamen datoz ha, Franco edo nik ez dakit zer kristo. Bueno, en fin, ba eon giñin Bermeon, hamendik urtenda, baiña denporalia e! Ta urten genuan gabeko zortziretan urten genduan hamendik, portutik. Jun giñian puerto frankora, ordun puerto frankon han plaia eoten zan han, on nabik-eta egoten dizen tokidxan, hondarra euan han.
- Ta nun dao hori ba?
- Hori hamen Bilboko halakuan, superpuertuan? Lehen ez euan ha superporturik, gu jun giñinian. Puerto franko esaten eutsen hareri. Ta hantxe, haratz pasa giñian, ta ama-eta pasa zirian, ama ta Julian ta famili guztia San Julian de Musquiz. San Julian de Musquiz dago, on petrolerak eta zelan dagoz harek?
- Bai.
- Hantxe dago hori, San Julian de Musquis. Ta ni aitxagaz geldittu nitzan. Gero, han eon giñian, ta gero Bilboko tomi etorri zanian, “Santander no será Bilbao” harek, montañesak, ta, “Santander no será Bilbao?”. Egun bidxan hartun eben /hartuben/ dana, Burgosetik hasi ta dana hartu eben. Gu Laredon eon giñian. Laredon. Ta ama ta aitta, edo, ama ta famili guztia monta zirian han, Santanderren, ta jun zirin La Rochelle-ra, Larrotxelle. Gero handik, ume... Joseba elgorridxagaz, ta kendu eutsen /kendutsen/ amari. Ta berak ezetz, bera umiaz jungo dala, ta Alemaniko fronterara eruan ebezen. Alemaniko fronterara. Ta honek, Julian ta Manolo ta `Malageñia´ ta David ta Teresa ta danok egon zirian Chato Gutier, Frantzidxan, panadero baten etxian.
- A, beitu.
- Bai, ondo, e! Joe, nik ez dakitt /eztait/ zelan ez eben tratu euki harekin. Han daukez fotografidxak-eta, ta nik ez dakitt ha…
- Penia.
- Hartu ebezen, ba… Ni aittaaz geldittu nitzan berton.
- Zeu ziñin zaharrena?
- Neu, mutilletatik zaharrena, bai. Neskak ni baiño hiru zaharrao.
- Teresa zaharrena?
- Zaharrena Teresa, Juanita, `Malageñia´ ta gero neu.
Egilea(k): Irene Goitia Markuerkiaga (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!