Lekeitio (Bizkaia)

Hondoratutako ontziko gomekin aberastu

Hondoratutako ontziko gomekin aberastu <p>1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerrako gomaz beteriko ontzi bat hondoratu zuten. Lekeitio eta inguruko hainbat ontzi hurbildu ziren bertara gomak batzera. Beraiek, hiru ontziren artean, 60 tona jaso zituzten. Jende asko aberastu ei zen. 15 pezetatan saldu zuten kiloa; estraperloan, ordea, 300 pezetatan. <em>Estrella del cielo</em> ontzia diru horrekin erosi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1943. urteko apirilaren 3an, II. Mundu Gerrako gomaz beteriko ontzi bat hondoratu zuten. Lekeitio eta inguruko hainbat ontzi hurbildu ziren bertara gomak batzera. Beraiek, hiru ontziren artean, 60 tona jaso zituzten. Jende asko aberastu ei zen. 15 pezetatan saldu zuten kiloa; estraperloan, ordea, 300 pezetatan. Estrella del cielo ontzia diru horrekin erosi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zelaku “Estrella del cielo”? zelako bapor tipua?
- Ba hori baporan historidxa da […]. Paga eban gomatan beran burua.
- A, bai?
- Bai. “Goma vírgen. El año mil novecientos cuarenta y tres, en tres de abril” ekarri genduzan hogeta bat tonelada. Neu be barrun neuan.
- Aberastu!
- Aberastu, batzuk bai. Batzuk aberastu ein zirian. Ze aberastu ez, beitu: zelako halakuk euezen, estaduko hemengo kuadrilla zantarrak, e! Ekarri gendun. Bueno, jun giñen konpañia Socorro, San Jose […] izena ta geu, jun giñen. Hirurok jun giñen konpañian. Ta ekarri gendun hiruron artian, hirurogei tonelada ekarri genduzan. “Sesenta toneladas”. Paga gaittuezen hamabost pezeta killua ta estraperlun ebillen hirurehun pezetan. “Goma vírgen” zan, ha. Ta lekeittarrari kendu eutsena honeri, hau Ramon Irritxari-ta bi edo bapore, submarinuk alemanak. Kendu eutsen, hartunda eukezen piezak. Harek ez euen hartun askorik, ze abalantxa bat sartu zan. Lelengutan […] euan gomia. Guk klaro, gehidxau nahi gendun sartun-ta. Ta kendu ta pagau eutsen hamalau pezeta harei.
- Baiña nortzuk, alemanak?
- Alemanak.
- Urten ta azalera?
- A, bueno. Alemanak, alemanak harek batzen ibiltzen zien ta gu…Urteten eben harek… Hondora bota eben harek hori barkuori merkantia. Eta urteten ebillen, urten eitxen eban hak kanpora. Guk ha kajoiek-eta euren kaoba ta guzti. Joder, euren gantxuk be preparau barik, jun giñian. Ni ibilli ein nitzan, eukiko nebazan hogeta bi urte eitxeko hondiñoko, hogeta bat urte pasata. Azkanin tunba ein nitzan. Hartu gendun ganera, elidxiek korridu gaittuzen-ta. Koruan ta “pal y palabanza” hartu genduzen danak. Ta hari be kendu geuntsen ha itsasuan hurrengo egunian, hurrengo eguna o bueno, gu harek entradan etorri giñian ta urten genduan handik egun bira-edo kendu eutsen ha aleman submarinuak, ta guri pagau […] hamabost pezeta eta harei, hogei pezeta killua. Hogei Hariri, marki marki da hori gero! Ta gerria allagatzen euan. Ta guri hamengo zangano kuadrilliak hamabost pezeta killua. Estraperluen ebillen hirurehun pezeta killua. “Era goma vírgen”.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia