Lekeitioko jaiak; San Antolinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lekeitioko jaiak zeintzuk izaten ziren: San Antolinak, Gorpuzti eguna, San Pedroak... San Pedro egunean kaxarranka egin izan da beti. Dantzako musikarekin abesten zen kanta. San Antolinetan ze ospakizun egoten ziren. Lehen ez zieten uzten emakumeei antzarretara joaten. Antzarren jokoa nola aldatu den. Zazpi eguneko jaiak egiten ziren San Antolinetan. Lehenbiziko egunean "Anteroren jaitsiera" egiten da. Dantzaldian neskak dantzan egoten ziren eta mutilak dantza eskatzera joaten ziren. Lehen ere etortzen ziren kanpotarrak Lekeitiora. Autobusean inguruak erakustera eramaten zituzten. Antzar egunean ere etortzen zen jendea, beti izan da ezaguna eta.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:05
- Erref: LEK-001/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
- Eta lehen jaidxak eta zelakuak izaten zirian?
- Jaidxak, San Antoliñak aparte, ezta? Gorpuzti euna, Santa Pedro euna, San Juan euna… hor […]. San Pedro egunian kaxarrankia, eta berena holako kantia holako […] “Zeure bular arteko krabelin […], zeure begirada horrek […], ai ze leku ederra pilareen onduan, hantxen ixango duzu laurak inguruan”. Jantzako musikian, ezta? Hori andren dantzi ixaten zan andrena, ontxe be eitten dabe hamen andrak, lehenotik datorrena da hori.
- Ta San Antoliñak zelakuak ziran, ongoak modukuak-edo?
- Bueno, San Antoliñak guztiz aldatu dira gauzak, ezta? Baiña bai, pelota-partiduak ordun denporatan ta gero kanpotik banda pare bat joten zirin, hortik kanpora gero ba antzarrak-eta… danak antzerakuak ez da? Baiña on beste jokaera bateaz, lehen ez zan ixten emakumiari juten antzarretara. Gizonak baiño. Lelengo lelengo, gidxonak abantian, baiña “a toda vela” juten zin. On ganora barik, beste [...].
- Lehen ze zan? Gogorraua?
-Bai, lehen deportibo, baiña on beste era batera, on neskak eta mutillak, esku sartzeko moduan.
-Eta ze egoten zan? Zeoze espeziala San Antoliñetan? Zeoze eitten zan?
-Ba ez, zazpi eguneko jaidxak eta eon diz ba.
-Zazpi egun? Ondo orduan.
- Lehen modu batera, bizperatik, bajadia eitxen da on, lehen eitxen ez dabena. Ta elidxako kanpadorretik bajatuten da Anteron. “Anteron Txamarrotia Francoren bigotia, harexek ei dauko preso Euskal Herridxa” esaten da da. Ha bajatzen da on, […] ta gero ayuntamientun urteten dau eta gero plazan batzen da gazteridxa, eta eitten dabe erromeri itzala.
-Eta gero ze egoten zan? Bailia-edo?
-A, hori baili bai oño, baili bai, baiña ongo modura ez, neskak urteten eben [...] ta mutillak: “Jungo gara?” […] Juten gara ta, “ondo banatuta daoz, bueno ondo dao”, lagundu ez. Jungo gara beste batera ta, harek “bai”. Ta ezer ez zan pasaten.
-Normalian ze izaten zan, baietza edo ezetza?
-Joe, ez bazan gustaten mutilla ezezku, ze herrikuk giñilez danok.
-Danak ezagunak?
-Bai! Ta kanpokuk bakizu, kanpokukin beti gustorago.
-Ta kanpoko jenterik egoten zan hamen?
-Bai bai! Ba ongo beste ez, ongo beste ez, baiña bai. Herri ingurutatik eta beti. Gure autobusakin ekarten genduzan-eta. Gero gabaz hamabidxetan eruten genduzan.
-Ta nora?
-Ba gehidxen bat aldiara. Ta gero aldiatik, beste aldetik ba Markiña ingurura eruten zirin. Azkanengo, ariñao be noz [...]. Ekarri be bai Antzar egunian, antzar egunian... Antzar eguna famosu ixaten zan beti.
Egilea(k): Leire Barainka
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!