Herriko kanta ezagunak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lekeitioko Bergara kalean jaio zen, kalerik "popularrenean". Lekeitioko pertsonaia "onenak" bertakoak omen ziren. Hauen inguruko kanta bat errezitatzen du. Orduan asko abesten zen. Beste kanta batzuk errezitatzen ditu.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: LEK-001/021
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Kantei buruzko azalpenak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna
Transkripzioa
- Eta zu jaixo nun jaixo ziñan Lekeittion?
- Lekitton.
- Nun, ze kaletan?
- Bergara kalian, Lekitton daonik kalerik popularrenin.
- A bai?
- Han euzan personajerik onenak aa, Lekitton euazanak. Langredo ta Pitxarra. Ezixenak ezta? Emakume arrogiñatik-eta. Langredo ta Pitxarra pertsebatan hasi, Langredo gixajua txirrist endda jausi, baitta pitxarra parez etxera jausi, honako parejarik ez dxuat ikusi. Kantia.
- Orduan asko kantaten zan?
- Asko...
- Bai?
- Asko. Hombre, honek ez dabe eitten baiña, honek on ee gure kantak hondatu dabez, on e... Bagoiaz danok estrepedsuan, bakotxa beren tostara, e... bagoiaz danok, mariñeruak bruum! Bagoiaz danok estrepesuan bakotxa beren tostara. Tostia jesarlekua da dagona. Andra ta umiak ohian itxitta lihorrekun kontura. Da on kantaten da, andra zantarrak ohian itxitta txaputxerun kontura. Pentse zelako... Lekeitioko kalian [...] denporalian hogei txitxarro ta gehixao sartzen diz zabelian, baiña guztiak aldian. Harek asko [...] Lekittora harek kanta danak atarata on zeuena. Hasi tala puntatik eskolaperaiño, ez da ikusten besterik tabernia baiño, nor ez da mozkortuko hainbat tabernakin, baitta islako akerrak eraten baleki. Tali da kurtzidxoduna, da portua aurrian, da lehen akerrak euzan islan.
- Bai?
- Nonoiz... Ta gero eon zirin milla lio da kendu eibezen, ezta? Bai.
- Eta bat edo batek eruanda?
- Bai, erunda.
- Han lagata?
- Bai erun, izteko hantxen e... zea, piñuk euazalez haretxek garbiuten e, bedarra jateko. Hantxe euazan. Ze lehen hor konbentua eon zan ba, ez gure denporan, lehengo garaixetan. Hontxe be hor doz oiñarridxak harenak.
Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!