Itsasoko txoriak
San Pedroetako antzar egunean inoiz beste hegazti mota bat ere jarri izan omen da haien lekuan, baina hark lepo gogorra du eta zailagoa omen da kentzea. Itsasoko beste txori-klase batzuk.
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: LEK-001/017
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Natura » Fauna
Transkripzioa
- Eta, beste txori batzuk edo gogoratzen dozuz? Holan ee... itxasuan ibiltzen diran beste txori batzuk?
- Hamen ee... San Antoliñetan kopliaten zirin ee… on be eitten diraz Antzarrak.
- Ah bai!
- Koplia ekarten eben, koplia jakon ixena, ta eukitte eban kokota gogorra. Ta iñoz ipintten dabe ha baiña ezin kendu gogorra...
- Antzarran lekuan?
- Bai ba, antzarran lekuan koplia... baiña on ez dao...
- Eta karrabazua?
- Karrabazua be bai. Karrabazuen sasoiku da. Koño, karrabazua.
- Hori zein da, bal-baltza-edo?
- Ez jat gomutaten ee, karrabazua.
- Eta hamen beste batek esan zestan zerela txiki batzuk baporien ostian eta joaten diranak. Txikitxo batzuk... Matxiplanak-edo?
- Matxiplakia? Matxiplakia.
- Hori ikusten zan hamen?
- Bai matxiplakia baiña gitxitxuo, ezta? Honek gitxio. Matxiplakia ixen politta ee?
- Bai, eta gero beste txori batzuk holan ee... itsasertzian eta egoten diranak?
- Asko diraz da...
- Holan moko luziaz eta?
- Ez jat akordaten...
- Kurlink... edo, kulinkak-edo?
- Kurlinkia, kulinkak, kulinkak.
- Kulinkak?
- Eta zelakuak dira ba horrek...ee holan ee?
- Kulinkia... hamen gitxi ikusten da hori ia e...
Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!