Lekeitio (Bizkaia)

Perretxikotarako zaletasuna inguruetan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-001-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Inguruetan perretxikozale asko zegoen, baina berak ez du hainbesteko zaletasunik izan. Zizak egoten omen ziren gehien inguruetan. Arrautza-perretxikoak ere baziren, baina gutxi.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta perretxikotan, eitten zan perretxikotan?
- Bai, perretxikozaliak asko zirin hamen inguruan.
- Bai?
- Asko… neu be iñoz jun naiz baiña ez doten lez ezagutzen, anguak eta… ee eoten zirin baiña… jatia gustaten jaten baiña… topaten baiña ez ezta launakin afiziño gehixao eukenakin.
- Eta zeintzuk zirin hamen egoten ziran hongo edo perretxiko normalenak?
- Gehidxen horrek, zelan deitzen jake eurari, ez dakit, ixena be ahaztuta daukat…
- Suzak-edo?
- Zuek suzak, guk sizak.
- Sizak esaten dozue?
- Bai, bai. Arrautza perretxikuak be bai asko ez ee…
- Arrautza perretxikoak be bai?
- Asko ez ee, horrek gitxio, horrek ez dira eoten.
- Horrek gozuak ez?
- Baai, “oola”. Da gaurko gaztik ee…
- Zer danik bez?
- Ee?
- Zer danik bez, arrautza perretxikoa, zer danik bez?
- Keba. Ez dakidxe ta... aldendu.

Egilea(k): Ander Marino Elorza (Lekeitioko institutua) , Eider Loizate (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia