Teo Goitiz Izurieta

Lekeitio (Bizkaia) (1932)

Biografia

1932an jaio zen. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen, Arranegikoak; aita eta neba arrantzaleak ziren eta ama dendarik denda produktuak banatzen aritzen zen. Gerra aurretik Bergara kalean bizi ziren, eta gero, kofradiak bere aitari utzitako etxe baten bizi izan ziren moilan bertan. Gerran 5 urte zituela, ama eta bera "Nuestra Señora del Socorro" itsasontzian ebakuatuta joan ziren Portugaletetik Santanderrera eta handik Perigeux-era (Frantzia); 9 hilabetez egon ziren han. Aita eta neba Baionan egon ziren, baina beraiek ez zuten jakin. Lekeitiora bueltatzerakoan etxea zarratuta, konfiskatuta, aurkitu zuten, eta etxera bueltatu arte osaba-izeko batzuen etxean egon ziren ama eta biak. Bere aita eta neba denbora batera itzuli ziren. Herri eskolan ibili zen 12 urtera arte, goizetan ohiko ikasgaiak ikasten eta arratsaldez joste-lanak... 12 urtegaz ogia egiten hasi zen okindegian, eta arratsaldeetan mojetara joaten zen idazteko makina erabiltzen ikastera. 14 urtegaz neskame joan zen Ondarroako familia batera, baina hilabete baino ez zen egon. Lan askotan aritutakoa da, baina ia beti itsas munduarekin lotuta: Kabanan behar ezberdinetan, Garavillan, Aulestin atuna zuritzen eta bertakoei lana irakasten, moilan arraina kargatzen, frontoia garbitzen, etxean udatiarrak hartzen... Kabanan 22 urtez aritu zen, hori dela eta, bertako hainbat eta hainbat kontu kontatzen ditu. Senarra ere lekeitiarra du.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-009 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia