Nekane Gezuraga Azkarate Azkaratenekua
Lekeitio (Bizkaia) (1936)
Biografia
1936. urtean, Gerra Zibila puri-puri zegoenean, Gamarra kalean jaio zen; izan ere, ama bertako familia batean egon zen inude, nahiz eta gurasoak moilan bizi izan. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen. Ama Zita enperatrizen etxean neskame lanetan aritu zen inude aritu aurretik; gerora fruta-denda izan zuen. Zazpi neba-arrebatatik seigarrena izan zen Nekane, eta senitarteko batzuekin hazi zen San Pedropean. Etxe hartan kordeleria eta abarketeria izan zuten; hori dela-eta, oso gutxi joan zen eskolara eta kolegiora. Gaztetan, Acción Católican eta herriko ezpata-dantza taldean aritu zen. Bere bizilagunarekin ezkondu ostean, Australiara joan zen; baina, handik ia bost urtera, senarra han gelditu zen eta bera semeekin bueltatu zen herrira.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-057 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-058 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?