Dominga Aboitiz Leniz

Lekeitio (Bizkaia) (1931)

Biografia

1931n sortu zen Lekeitioko Arranegi aldean. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen: aita arrantzalea eta ama etxerik etxe ibiltzen zen garbitzaile legez. Narea kalean eta Beazkoa Bekoa kalean bizi ziren umetan. Umetatik bizitza gogorra izan du Domingak. Aita gerra sasoian hil zitzaion eta Beazkoa Bekoa kaleko etxetik bota zituztenean, kontzejupeko kartzelan egon ziren bizitzen. Osasun arazoak zirela-eta, hezurrenak hain zuzen ere, 6 urterekin Gorlizko ospitalera joan zen eta han egon zen 9 urtera arte, ama hil zitzaionera arte. Orduan, umezurtz gelditu ostean, bere ahizpa batekin Lekeitioko Uribarren Abaroa fundazioko egoitzara joan zen bizitzera eta geroztik bertan bizi izan da. Sekula ez zen eskolara joan, 9 urterekin hasita egoitzan bertan moja batek irakatsi zizkion jakin beharrekoak. Urte hauetan guztietan bertako lanak egin izan ditu: garbiketak, nagusiak zaindu, txerriak gobernatu... Beraz, oso ondo ezagutzen ditu egoitzako istorioak eta nondik norako guztiak. Kantuzalea da Dominga, eta herriko kantu zahar asko dakizki.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-021 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia