Ana Mari Trebiño Lauzirika
Lekeitio (Bizkaia) (1931)
Biografia
1931. urteko Santa Ana egunean jaio zen Dendari kaleko 52. zenbakian. Ama Lekeitiokoa zuen eta aita luzaroan Ameriketan beharrean ibilitako errioxarra, Amorotoko maisua izandakoaren semea. Umetan mojen ikastetxean, Goiko kaleko Petraren eskolan (euskaraz) eta Bilboko kolegioa baten ibili zen; azken horretan ikasi zuen bordatzen, oso trebea izan da horretan, hainbat arreo, izara... egindakoa baita. Beraien etxeko txerri-hiltzeak eta odolostak oso ezagunak izan ziren herrian. Gerra Zibilean, beraien aita Ameriketan zegoela, "Cara al Sol"en eskua ez altxatzeagatik ama beste hainbat emakumerekin batera atxilotu zuten; Lekeitioko kartzelatik Bilbora eroan zituzten. Bitartea horretan, Ana Mari eta bere neba beraien jagoleagaz egon ziren Lekeition. Garai hartan beraien aitaren anaia zen herriko alkatea. Ana Marik berak dioenez, okerkeria asko egindakoa da umetan, beti izaten ei zituen pentsamendu onak-eta. Beraien lagun-koadrila ere sasoi hartako emakumeekin konparatuz oso ausartak ziren. Behin, zortzi lagun joan ziren Bartzelonara beste bati laguntzera eta bertako mutil bat ezagutu zuten, Jordi. Gutun bidez harremana mantendu, maitemindu eta ezkondu egin ziren. Gutun bidezko maitasuna posible dela aldarrikatzen du, bera baita horren lekuko. 28 urtegaz, 1960. urtean, Bartzelonara joan zen bizitzen; hala ere, sekula ez du bere jaioterria eta bertako lagunak ahaztu eta ahal duenean bertan izaten da bisitan. Umetatik bere lagun mina den Mila Mendiagaz batera aritu zen kontu-kontari.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-071 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-072 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute