Soroan zer ereiten zuten
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOA-001-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Axpe - Isabel Lete
- Data: 1988(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: LOA-001/010
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Emalea: Iñaki Aristondo
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Ta ortun zer landatzen zenduen?
- Ortun?
- Bai.
- Gari, arto ta indabe, babe, sekule bedarra ta fransesa ganaduntzeko. E? Alfafa gitxi. Eta lau behitxu, bost behitxu, horti gora ezin ixeten zien sostenidu hemen, ze ez da ixen iñoz aldeatze handi. Ze gure gureso, gure aititena aldez ixen zan etze handiao, ze honek etzek duztik, bere honek etzek duztik eta aldameneko eskolak hor, handikaldera bere aititena ixen zan. Ta gero nau (neu) jaio nintzenen, etor zan osabez hau saltzen Ameriketati, ze osabena ixen zan hau. Osaberi emon yotson.
- [...]
- Osaberi dona yotson aitek hau etze ta gure amari emon yotsozen hogeta hamar ogorleko txikerrari eta hirurogei handiri ta garestiko duzti osaberi, ezta? osaba zaharrenari. Ta osaba zaharrena egon zan Ameriketan. Ta neuk [... dekoazen urte] etor zan hau saltzen.
- [...]
- Eta etor zan saltzen ta gure aitek erosi yen hau, horretxeaz txanteltxuez, hor hori txanteltxu ha arbolana errekara artekoaz. Ostantzen ixen zan hau aldeatze handi, baie gure aiten denporan ba eskastute eon zan, ze ez zan egon osaberi erosteko... osaberi erosteko modurik duzti. Ulerten dozu?
- Bai, bai, bai.
- Ze hau hamar mile pezeteaitik gure aitek erosi yeun, hamar mile pezeteaitik, e? Hor horman hasi ta errekara arteko lurreaz ta beste hamalau gixelan (gizalan) handik alde, baie beste hamarreaitik [...] duztik erosko yez. Ta aitek esaten yen: "Gure... –zelan...?– Gabino, gure Gabino etor da Ameriketatik, –barre eingo dozue /eingozue/, e, baie honek egik die– Ameriketati etor da pito baiño gorriauko sonbreru beteaz, eta hemen erosi sonbreru eta traje barri ta jon da guapo baiño guapoau harantza, oseake horrek han be gose deko. E? Han be gose dekode, ze haxen baziren etorko zan guapoau". Hemen istorik itzelak (eg)on dire!
Egilea(k): Artatza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!