Leioa (Bizkaia)

Gerra garaian, familiakoak eta nazionalak etxean

Gerra garaian, familiakoak eta nazionalak etxean Gerra garaian hogei lagun hartu zituzten etxean, familiakoak. Orduko bizipenak kontatzen ditu. Nazionalak sartu zitzaizkien etxean.

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Gerra garaian hogei lagun hartu zituzten etxean, familiakoak. Orduko bizipenak kontatzen ditu. Nazionalak sartu zitzaizkien etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Hemen guda-aroa zelan bizi zenuten, gudan-eta hemendik alde egin zenuten edo hemen berton geratu zinaten edo?
- Gerran
- Ai, gerran, aitu, eukin neuzen nik gerrana ixen zanen, hamar...
- Gerran hemeti pasa ziren, e.
- Etor ziren, eukin genduzen hemen hogei persona.
- Hor goiko... ha kamaran.
- Hemen kamaran ixeko-osaba batzuk Meñikabarreneti etorrite. Han labapen, labe ixen zana, labapen iten yeden katxarro handi beten sue ta talok iten yedezen /itiedesen/ ixekok mehe-mehetxuk tala-burrinen, tala-burrinen iten yedezen /itiedesen/ talo mehe-mehetxuk. Eta gero zotzazko eskilara bat (eg)on zan ta horra gora joten zien, ta hor euki yen euren katxarreri duztik. Eta guk ixekori ta osaberi lo eiten itxiteko hor kuartun, amak eta aitek ein oskuen /eiyoskuen/ holau banku luze biaz ta galtzuk imini, galtzu imini banku ganetan.
- Gari [...] hor.
- Bai, galtzuk, gari [...] eta imini ahal in zenik hobetoen hareek ixeko-osaba zaharrak geure ohian sartzeko. Ta halan arregla gintzezen, zemet? hamabosten bat egunen? Igual ez zien helduko.
- Hori noz? Bilbora etorri zirenean edo?
- Sartu zirenen hemen. Horti etor ziren eta gero asturianok Ondizetik. Asturianok ixen zien gorrik ta nazionalak hametik. Asturianok jon ziren Ondizetik ta bestek etor ziren hameti. Ta egon gintzezen hemen ta eukin genduzen hamen kamaran sartute, hau kamara itsu da, itsu hori kamare, eskilare [hortik] etze atzera eta lau lehegusine Meñikakok eta nire aizta zaharrena kamaran sartute, ze italianok datozela esaten yeden ta enbrari herejik iten dotzezela, henbrari. Bai, sartu zan lelako gixona sartu zan holan kutxillo handi bet agon daule sartu zan, kutxillo…
- Ederra?
- Puf... Nabajerune, e? [...] italiano ixen zan, ta pregunta yen gixonik badau, ta gixonak esan gentzezan ba osabe zaharra, aite ta ez daule beste gixonik ba. Eta sartu ziren hortik eta hara handireko kuarture sartu yeden ametralladora bat. Ta handi bentanatik... erretira yedezen ohe bi oten ziren aiten ta aman kuartun, erretira yeden bentanen paren egon zan ohia, arma yeden ametralladorea Ondizko gorriri tiretuteko. Baie zelau kaja handi hutsitu yedezen han. Ta gero hor ikopera eron yeden, ta horti ikopeti ein yeden /iyeden/. Baie hori in baino lelau, gure aite ta barrioko zaharrak duztik, listok ixen zien koituduk, ta pentsa yeden "nazional sartu dire kaminoti", pentsa barik basorik baso eta ahal daben modun datozala. Ta jon zien [...] batera lau zahar eta mutil gazte... gazteena bat. Zaharrena... hak gaztek aiteri sille eroteko jarriteko. Ta ikus yotzen gorrik Ondizko depositu daon lekuti tiretute yotsen, ta gu hor horma eskinetik ukusten gendun zelan holan aiteri joten otsen. Aite makinetu on zan ta makinetun kunetatik [korriten yeden] ikopetik aldeatzeara, ze ya jakin eden /yakieden/ ez dozena kaminotik. Ta [iten gendun] "Aite apara behar dau, Aite apara behar dau!" hemen on gintzezen bildurreaz. Baie hemen gerrarik gerrarik ez zan egon. Paso. Sartu ziren horra, pregunta yen, etor ziren bere atzen partidetxu bet, ein eden /iyeden/ euren zera... Lantzen hilan bat egon zan, ze hementxek e hortxek e [...] pinal bat; beheko alderdin okalituk, ixitxuau, ixitxuau. Ta (eg)oten zan leza bat, "tragatierra" edo; esaten yen hara jausten dana zertu iten deule, tragau iten deule, ta bildurreaz egoten gintzezen. Ha zulo, pasa zirenen nazionalak, zarratute egon zan, han enterra ein eden /iyeden/ bataran bat. Eta guk han handirengo... honen etzen han handikalden deku beste hamalau gixelaneko (gizalan) solo bat ta gariez eukin gendun, ta gariz hara jon gintzezenen bere topa genduzen...
- Hildako batzuk?
- Hilek ez, e. Zelan, e, eridek eta zelan, e, egon direnan odolak eta gauzek. Asike deskuideduan bat hemetik bere deskuida zan, ze on zan. Baie gerra modurik ez, pasuen...

Egilea(k): Artatza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia