Sorginen ipuinak; berba egiten zuen katua
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOA-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Axpe - Isabel Lete
- Data: 1988(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:01:31
- Erref: LOA-001/005
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Emalea: Iñaki Aristondo
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Ipuinak, mitoak eta istorioak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Ta gogoratzen al dozu halako ipuinak edo zure amak kontatakoak edo zure amamak kontatakoak?
- Gure amak kontakok?
- Bai.
- Sorgiñenak gure dozuz /gurdozuz/ entzun?
- Bai.
- Bai.
- Gure amak kontate yen, euki yen /eukien/ Berangon aizta bat, zaharrena, ezkondute...
- Eseri, bihotza.
- Ezkondute… Ta jon zan behin hareri lagunten hemendi mendirik mendi, eta urtekeran Berangoko uren depositun kontra, ez da(k)it, jon behar ixeten yeden [...] estartan bateti ta urten yeden /urtieden/ txarrik hegaz... Ixen letike posible? Nik sinestu ez. Txarrik hegaz, ta bera jon zan, umen lepoan daule, aizteri lagunten. Ta holau kontuk kontaten yesen atxinekok… Hor goien bere Akarlandan, bere urteten yeden sorginek. Ta katu bet, katu betek ein yotson /eyotson/ berba suhineri. [...] Gixona izen ta goruetan (eg)on zalako, negarrez, (eg)on zalako goruetan, negarrez. Ta bestek esan [yotson]: "Ta katu ixen da berbetan?". Jeurti yotson [...] palu ta beso apurtu yotson katuri. Ta resulta ke hurruko (hurrengo) goixen au(b)ek urten yen...
- Beso hausite.
- Apurtute.
- Asike au(b)e zan sorgine.
- Au(b)e ixen zan sorgine. Holau kontuk kontaten yesen atxinen. Gero [...] sorginek galdu ein ziren.
- Polborek galdu yetsen. Polbore urten yenen sorgine duztik desaparezidu zien.
Egilea(k): Artatza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!