Euskara batuari buruzko iritzia
IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOA-001-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: IRALEren Bizkaiera Bilduma
- Elkarrizketatzailea(k): Jokin Axpe - Isabel Lete
- Data: 1988(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: LOA-001/001
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Emalea: Iñaki Aristondo
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua
Transkripzioa
- Baie telebisiñon be asmaten dot nik iten, e, berba "penalti", eta...
- "Fregau".
- Horreek bere ez dira euskera ba! Horreek be beste zera bat eukin behar deude!
- Ba euskera klase asko dau lez… "Fregau", "fregau" nora doa? "Fregau" tresnak garbitu esaten d(og)u guk eta.
- "Fregau" esaten yen... Aitak ba(da)kixu zer esan yotson Zamorari? "Más allá de Portugalete /Portualté/ yo nunca he estado". Portugalete /Portualté/ ba(da)kixu zer zan? Portugalete /Portalté/
- Ez yen /eyen/ jakin erdera ta.
- "Yo más alla que Portugalete /Portalté/ nunca he pasau".
- Eta esateko "que tiene, que estaba su hermana fregando en Somera, estaba 'tresnak garbituando'" [emon yotson /emoyotson/ ulerten]...
- Guk esaten dugu "harrikua ein".
- A, harriko eiten. Ta zurok nongo zare ba?
- Bueno, ni Bilbokoa naz.
- Bai, Bilboko, baie zuk oin [...] ikisiko euskera dekozu, ezta?
- Bueno...
- Ikastolatan ikisiko.
- Ze uste dozue euskeraz, ikastolatako euskeraz, zer uste dozue?
- Nik ikastolako euskera ikusten dot... zelan esango dot /esangot/? Asko bat in, askoen arten bat in.
- Bai.
- Eta hori ez deust eretxiten ondo, nik gurego [...] eretxiten deust hobeto bateti asko ite ta ez askoti bat ite.
- Eseri, bihotza, eseri, eseri hor.
- Jarri, zer, lepon?
- Amamaz.
- Ordun zer, zer urten leike batuketa horretatik edo?
- Ba nik pentsaten dot bat beti da bat, ezta? Ta lau beti dire lau. Lauteti bat inte baino…
- Bateti lau ite hobe.
- Bateti lau ite hobe ixengo dala, ezta?
- Ez dakit hori hizkuntzetan egin leikeen gauza den edo ez den.
- Atzera goz ezpabere, lauteti bat baino ez badeu iten, atzera goz, aurreratu gur(e) bad(og)u…
- Ba oin gu aldrebes gabiz.
- Aldrebes zurok, e?
- Bata ikasite oin besteak ikasi gura dogu /gurogu/.
- Oseake zurok duzti gure dozue ikisi?
- Klaro baietz.
- Klaro, ez dau txarto pentsata. Duzti jakitea ondo dau.
- Honbre, gero ona etorri eta hemen eiten dan lez eitea, ta gero horra jun ta...
- Baie beti egoten da fallotxu bet, e.
- Zein fallo ba?
- Ba bazoz beste lekuetara eta ba zeuk bakixu ondo-ondo duzti, hombre todavía, baie bazoz duden gitxi gorabeheran... beti dao fallotxu bet.
- Bai, ze ba saltako dau ba beste...
- Ez dozu pentsaten?
- Kontuz alanbreaz, Mertxe!
- Altxa, altxa, hortxe!
Egilea(k): Artatza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!