Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Ospitalea; Dorletako eliza

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ospitalea egon zen Gatzagan, Casa de Beneficencia. Dorletako eliza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hemen Gatzan ospittala-edo auen, ezta?
- A! Bai.
- Ze…?
- Ospittala ez zan, “Casa de beneficencia” zan. Horrek Zalterain famelixiek itxittako dirua —pezeta bat igual izango zan, ezta? Baiña…— egunien, ba, bat eukitteko, behintzat, jasoteko. Herriko… herriko semiek izan bihar auen, e! Eta egoten zan andra bat. Ez zan sekula iñor egoten ta andra bat eukitten euen, ba, etxie zainketako ta egoten bazan bateronbat ha zainketako ta zerien. Ehun pezeta hillien emoten otsen andriari.
- Hango lanak ittiarren?
- Hango gauzie ta etxia libre. Ezta? Ta egoten zan, bai. Nik ez neuen… Ni ez naz akordetan hori biatien, lehen egon zan biatien zera, Andra Marixen egon zan bietien ama egon zanik. Ezta? Ez naz akordetan, hareaz ez naz akordetan. Ez naz ez, ez, ez zertzen. Gero egon zana urte askuen egon zan, ba, hil arte. Alargune zan.
- Ospittala be bietien lana izeten zan ospittala zainketie?
- Ez. Ez. Hak andra bat page… andra bateri pagetan otsen ehun pezeta egunien. Ta zelan iñor ez zan egoten, ba, berak etxie libre eta, ba, gure dauena ein deixen. Bai. “Casa de beneficencia”.
- Ta han ezer ez eukenei lagundu edo zer…?
- Ba, ez… Zuk… nezesidadien bazaz etxien ta ez bazauz ondo, ba, haraxe errekojidu, ezta? Ta, ba, han zuri, ba, jaten emon ta zainddu ta garbittu ta, ba, zer bat letxe. Bai. Residentzia…
- Etxeik ez badaukotzu, ba…
- Bai. Residentzia baten egotia letxe. Oin ezebez.
- Herrikue izan bihar.
- Herrikue, bai, herrikue izan bihar; kanpokue ez, herrikua, herrikua.
- Eta biatia zer zan?
- Ha zera, Andra Marixe zainketan euena, Ama Birjiñia zainketan euena. Bietia. Bietia esaten otsen ta!
- Ta haxe zan bere lana?
- Haxe bere lana: Andra Marixa garbi euki ta haxe. Baterenbat faten bazan atendidu ta horixe. Zabalik egoten zan lehen egun guztien egunero! Dorletako eleixie zabalik egoten zan lehen. Klaro, ha euen zainketako ta! Horreaittik.
- Ta hango garbittasunak edo…?
- Danak, danak.
- Eta ze izeten zan, moja bat edo ez?
- Ez, nik lehelengo ezautu nauena zera, ezkondue zan. Ezta? Gero ez, hau bigarrenau monja egon ta monjatatik urtendakua. Horixe. [Anita]. Ha hil zan ta akabo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia