Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Kanpai klaseak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Kanpai klaseak. Su-kanpaia. Hil-kanpaia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kanpaiak diferentiek izeten da, ezta?
- Bai.
- Guk oin ez dou…
- Bai, sonido… sonido diferentie eukitten daue. Bai.
- Zenbat kanpai daz?
- E?
- Zenbat kanpai-tipo edo ze…?
- Asko egongo die. Segun…
- Aramaittakue…
- Aramaittakue, anjeluse esaten otsen erderaz, ezta? Aramaittakua. Goixien “el alba” edo gura dana goizeko bostetan-edo eguna zabalketan euenien ta holan illunketan euenien aramaittakuori.
- Ta anjelusa?
- Hamabixetan be joten euen.
- Baiña gero sua zanian be…?
- Baitta! Kanpaiak, su-kanpaia. Kanpaia joten ekitten otsenerako baekixen “Su-kanpaia da, edo basoren batek edo zerbaittek hartu dau sua”. Bai, bai, holaxe.
- Desbardiñak zian, orduan?
- Bai, bai, desberdiña. Ta hiru kanpa baiño ez geuen ikusten kanpantorrien ta diferente joten euen. Sonido diferentie eukitten euen, bai.
- Eta joteko arduria norena?
- Sakristauena.
- Gero, hil-kanpaiek be diferentiek?
- Bai, hil-kanpaiak be diferente joten daue.
- Segun ta nor dan hil dana?
- Ez, joten daue, ezta, honenbeste kanpa edo zera ta gero azkenien, gizonezkue bada, “Klon-klon” birritten edo ez dakit zelan. Hortxe dao diferentzia, azkenengo kanpaietan, edo gizonezkue edo emakumia zer dan.
- Eta umie bada?
- E?
- Umie bada?
- Umia bada, aingeruen kanpak joten dittue, kanpa alegriak. Holaxen.
- Guk […] ez [dou] ikasi ta…
- Ez, guretako danak igualak…
- Klaro. Danak, klaro.
- Ta entzuten egon be ez gara itten…
- Baiña horrek badaki diferentiak joten dauena.
- Bai, entzutia bai, baiña ezauketan kanpak…?
- Ez?
- Nik neuk ez, behintzet.
- Bai, igerten jakue.
- Hil-kanpak igual lentutxuauak dia, ez? Hil-kanapaiek…
- Bai, bai.
- Batetik bestera tartie ta… Ez?
- Ez dakit. Nik… Igerten jakue bai, zaratan igerten jakue.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia