Aisialdia
Hizlaria(k):
Berrostegieta Goiburu , Felipa Saturnina
Jai egunetan nora joaten ziren. Uda sasoian Landara joaten ziren erromeriara. Gatzagakoak iritsi arte ez zen hasten. Trenez Gatzagara; egiten zituzten tranpatxoak. Aramaitako kanpaiak jo orduko etxera.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: LEI-003/030
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
- Dantzara-ta Landara faten zitzien?
- Bai. Udan Landara ta neguen herrixen. Landara. Landara fan atsalde… Bezperetatik urtenda, e? Zuk ez dozu jakingo bezperak zer dien…
- Ez.
- Oin ez dakit zela deiketan dotsen, “maitines” edo ez dakit zelan esaten dotsen. Atsaldien egoten zien eleixan, elizkizune, ezta? Bezperak. Errosarixua. Eta gero handik urten —nobenaren bat beuen, ba, nobenia eindda urten— eta Landara oiñez, miña atarata, aldatza gora hemen. Ta gero han Landan…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!