Antzinako ezkontza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkontzako arrioa. Kontu polita.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: LEI-003/011
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak
Transkripzioa
- Ni akordetan naz, hemengo kaleko bat euen, ezta, Arraten hor baserrixen ezkonduta. Ta, ba, klaro, ha ezkondu zanien berak kontetan euen bere bodia zelan izan zan. Sarrittan.. Ta nik esaten notsen: “Casimira, kontaizu bodia”, “Ba, ume, gari joten ni egon nintzonan atsaldeko bostak artien —hementxe, e! Hementxe—, eta atsaldeko bostetan hankak garbittu errekatxuen ta mosue ta baiezkue emoten fan nintzonan”. Holaxen. Bai, zu. Baiña berak saladiau kontetan euen ta nik esan ta esan eitten notsen. Handik denporalditxo bat pasau ta “Casimira, kontaizu bodia”. Kontauko euen bere bodiori ta… Bere aitta ta ama, ba, hemen, hau taberniau dauen lekuen bizi zien, ezta? Eta emon otsen zera, ba, eleixatik etorri zienien, pipar haundixak. Pipar gorrixak, ezta? Horretarikuak. Udie zan ta. Emon otsen. Arratera fan ta oillue euken afaitteko. Pentseizu, oillue saltsan ifinitta. Zopie ein ta afaitteko. Ta hurrengo egunien fan zien gaztañadixa ezauketan. Gaztañadixa euken hor kanposantu zerien, ezta, ta, ba, terrenuek ikusten, zertzuk zien baserrikuek. Eta gero astelehenien Arrikrutzera garixa joten. Baiña saladiau kontetan euen berak! Eta lobak, Donostiko seme nausixenen neskatillak, etorten zien ta esaten otsen: “Amama, kontau bodia”. Ulia hartzen otsen, “Amama, kontau bodia”. Ba, beti bat. Beti bat. Bai. Ba, holaxen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!