Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Rekadista lanaren inguruko zehaztasunak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Rekadistak erabiltzen zuen gurdia nolakoa zen. Gurdian zama garraiatzen zuen bakarrik; jenderik ez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta karrue zelakue zan, ba? Zelako karrue eukitten euen?
- Karrue errubera galantakin ta bi erruberakua bakarrik. Bi errubera.
- Tolduaz.
- Tolduaz?
- Bai.
- Bai, bai, bai. Ha tolduaz ta aurrien be asientuaz ta dana karruoi. Formala [itten] eben. Bai. Honek, Marzelo Elgoibarrek, laukua, horrek be laukua: aurrien bi ta atzien beste bi. Aurrien estutxuaua, atzekua zabalao… Bai. Esaten eben torpetxuaua izeten zala, baiña seguruaua. Laukua seguruaua; kargia alde batera eukitta be, ba, hurrengo kaballuek be labankada bat edo edozer gauza eindda, ba, kargiek ez ebela domiñetan ez atzera ta ez aurrera. Lau erruberakin, ba, ondo. Torpetxuaua esaten eben. Bai, entzunda nenguen ni harei ta.
- Jendeik ez zauen ebalten, ez? Karruan jenteik ez zan ibiltten…
- Ez.
- Jenteik ez, jenerua bakarrik…?
- Ez, iñor ez auen ibiltten, eurak bakarrik.
- Bai, eurak bakarrik. Ez, ez, ez. Eurak, eurak. Bai. Harek seme bi etxien, ta haik lagunketan otsen dana. Berak ya hoixe biajiori bakarrik. [Han] oso edadetu ta gero eitten eben, e! Ta Bergaratik bueltia ein ein biher da! [Ha] beti batien ikusi, bestien ikusi… Mondrau parien be ikusitta [dauket behin baiño sarrixao], ta ha oiñez. Bateko errekauak, bestia bestia, bestia bestia… oiñez, “tikirri-takarra”. Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia