Teodoro Plazaola Uribetxebarria
Leintz Gatzaga (Gipuzkoa) (1926)
Biografia
Kanparrena baserrian jaio zen. Aita bertakoa, eta ama, berriz, Aramaioko Azkoaga auzoan jaioa zen. Gatzagan eskolatu zen, zazpi urtetik hamalaura arte. Etxeko lanengatik, aldika besterik ezin izan zuen eskolara joan. Gau-eskola batzuk jaso zituen. 17 urterekin, Arabako Landarekin mugan zegoen harrobian hasi zen lanean. Bertan kamioiak gidatzen ikasi zuen, eta lan horretan jardun zuen urtebetez. Baserriko lanak aparte, basolana izan zen bere jarduera nagusia. Beste hiru bazkiderekin batera basoak hartzen zituzten Gipuzkoan eta Araban, eta bide berriak ebaki eta gero, bertako basoetan entresakak egin, ontzigintzarako haritzak bota, pinuak landatu eta beste hainbat lan egiten zuten. Gasteiz ondoko Okinako EstefanÃa Lopez de Aguiletarekin ezkondu zen Gatzagako Arrate baserrira. Duela 40 urte inguru, herriko Arrate tabernaren kudeaketa hartu zuen. Bertan jarraitzen dute gaur egun bere bi alabek. Hiru seme-alaba ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEI-024 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?