Legutio (Araba)

Legution azpelak eta eskutadak; Elosun azaoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gari asko hartzen zen Elosun, Legution baino gehiago. Legution ez ziren gari-azaoak egiten, azpelak egiten ziren. Gero, azpelak lotu eta "eskutak" egiten ziren, eta gero meta. Baina Elosun azaoak egiten ziren. Azaoen inguruko azalpenak. Zekalea erabiltzen zen gari-azaoak lotzeko; "ilduskixe" esaten zitzaion.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Azauak eta...
- Bai, azauek.
- Azauek?
- Bai, azauek. Hamen ez zien eiten azauek hemen, Legutianon.
- Hemen ez ziren azauek egiten?
- EZ, hemen eskutak. Eskutak eta gero metie.
- Alaba: "y luego" metie.
- Gero metie! Baia Elosun, Elosun eiten zien azauek. Ta gero, azauek, ba, ifinten zien igual, ba, hamar edo, pillo baten, ezta? danak pilluen, ondo zertuta, ta gero handik ba etxera! Larrenera.
- Azaue zer zan?
- Azaue izeten zan ba handidxe! Bai, azaue izeten zan, ba, pillo handi bat! [Eiten eban], besartien hartzeko moduen. Gero haik e, haik gero zeragaz lotu iten zien, zentenuegaz. Zentenue ereiten zan, ta zentenue izeten zan oso luzie. Ta hareri alie kendu ta ha zentenuegaz, hartzen zien zer bi ta puntetan-edo orapille emon ta eiten zan ba soka bat, ilduskidxe. Ilduskidxe.
- A! Ilduskidxe...
- Bai, halantxe, bai! Eta gero haregaz iten zan, ba, karga bat, karga handi bat. Bai.
- Eta hemen diferentea orduan, ezta?
- Bai, hamen gutxiau ereiten zan. Hamen, hamen azpelak
-Alaba: azpela eta gero metie eiten zan.
- Bai.
- Eta azpela zer zan, txikiagua?
- Bai.
- Eskuekin...?
- Ez...
- Alaba: Ez, holan, [bostekuak] dia, e.
- Bai, ba, eiten zan, azpela eiten zan, ba, ebei-ebei ta azpelak, eta hamen azpelak. Ta gero [...] azpelak, azpelak, ezta? Esaten jakon azpela, baie pillotxue, ta gero haik lotu, ta eskutie.
- Eta azauek, berriz, handiaguek, ezta?
- Bai, azauek handidxek, bai. Azauek handidxek izeten zien.
- Eske han hemen baiño gari gehidxago egongo zan igual?
- Elosun bai-
- Gari gehidxao.
- Bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia