Legutioko altzairu fabrikak ilusioak zapuztu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lur-sail handiak geratu ziren urpean, urtegia egin zenean. Lehen inguruetan denak nekazariak ziren. Geroago, altzairu fabrika ipini zuten Legution. Herritarrei dirua eskatu zieten, akziodun bihurtzeko. Herrian denak ilusioz beteta sartu ziren, seme-alabentzat lana ziurtatu nahian. Baina gero lantegia itxi egin zen, eta ez lan eta ez diru geratu ziren.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ignacio Carrera - Imanol García
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: LEG-049/027
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lantegiak » Arabako lantegiak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- Ba hori, pentsatu dot askotan, hemen fotografixak baleoz hemen pantanoa egin aurretik zelan zan hemen…
- Bai, bai. Hor terreno asko euen, e! Hor urpeien lur asko dau, e!
- Ikusten da.
- Lur asko, bai, bai.
- Bai, haundixe da. Elosu aldera ta gero Urrunaga aldera.
- Asko. Bai. Urrunaga aldera ta. Bai, asko.
- Klaro, hemen, gerra aurrien eta pantanoa ein aurretik, Billerlen gehixenak labradoriek, ez?
- Labradoriek bai, bai, labradoriek. Gero hoixe fabrikiori ein aubien, ta hori fabrikiori be ein aubien ba, herridxe hondatuteko, ze gutxi gorabehera ba bakotxak ba zerbait ipiñi [gure eben], ezta? Ba semiek be bageunkezen ta, ba, guk be hamar milla ogerleko ipini gebazen geuk be. Gutxi euki ta hamar milla ogerleko ipiñi geban, ba, "como accionistas", ezta? Bai. Eskatu eubien ta, ba, "bien".
- Fabrika, ze fabrika?
- "Aceros".
- Hor, kuartel ondoan dagoena.
- Bai.
- Abandonatuta dago ya, ez?
- Bai, oin itxita dau.
- Kuartel ondoan.
- Bai, bai... Holantxe. Eskatu eubien dirue eta, ba, poz-pozik, semiek kolokau diezen, eta kolokau zien, baia gero zerratu zan ta ezebez! Gero ez lan ta ez diru! Ezebez!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!