Legutio (Araba)

"Perrie", etxe ondoko soroa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxe ondoko soroei "perrie" deitzen zitzaien. Artoa, patata, babak... ereiten ziren. Etxetik aparte zeuden soroek, bakoitzak bere izena izaten zuen.

Transkripzioa

- Eta perrie, entzun dozu berba hori? Perrie.
- Perrie?
- Perrie.
- Perrie solueri esaten jakien.
- Bai?
- Bai, bai.
- Ze solue da?
- Ba etxe ondoko solue komente perrie.
- Etxe ondoko solue.
- Etxe ondoko solue, bai.
- Eta zertarako erabiltzen zan?
- Ba, artue ta, artue ta patatie ta babak eta guztire ereiteko.
- Ereiteko, ez?
- Bai, bai.
- Baiña komente etxe onduen...?
- Etxe onduen, bai. Etxe ondokuei esaten jakon perrie, bai, bai.
- Eta leku zerrau izaten zan?
- Ez, ez, ez, zabala.
- Ez zen zerrau izan behar?
- Ez, ez, zerrau ez, zabala.
- Baiña etxe ondokua.
- Bai.
- Eta solo haundixe edo txikixe?
- Handidxek. Bueno, txikidxek be bai. Batzuk baeukiezen txikidxek be, baia guk etxe onduen geuken oso handidxe. Bai.
- Baiña justo perrie izaten zan solo bat, baiño etxe onduen.
- Etxe onduen, bai, perrie. Bai.
- Eta etxetik aparte...
- Haik bakotxak, bere solo… bere izena aukien.
- Bere izena...
- Bai.
- Baiña etxe ondokoak perrie.
- Bai, perrie... Bestiek, ba, bai, bestiek danak auken: Iberre... Iberrekosolue edo, Maspekosolue edo, Elexostekosolue edo, danak, bakotxak bere… Goregikosolue ta... danak, bakotxak bere... soluek bakotxak bere izena eukien, nungue, bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia