Etxeko euskara dotorea egin arren, bere euskara txartzat
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Etxaguenen ezagutu ditu euskaldunak. Hango euskara eta Elosukoa antzekoak direla dio. Baita inguruko beste auzoetakoa ere. Berak bertako euskara egiten du, baina berea euskara txarra dela uste du, sarri ilobak ere zuzendu egiten diolako. Euskara hobea ikasi ez izanaren pena du. Bere erraina azpeitiarra omen da eta, elkar ulertu ezinik, gaztelaniaz hitz egiten omen dute.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ignacio Carrera - Imanol García
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: LEG-049/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta zuk Etxaguenen euskaldunak ezagutu dozuz?
- Etxaguenen bai, eon die euskaldunek han. Bai.
- Eta Etxaguengo euskerea eta Elosukoa...
- Elosukue, antzekuek.
- Antzekoa.
- Bai.
- Antzekoa. Eta orain zuk egiten dozun eskuerea, nongoa da, Elosukoa edo Billerlekoa?
- Ni, ni Elosukue, Elosukue. Nik ya aurrera jarraitu biharko dot. Ba, barridxe, aldiko, ba. bai, llobiek esaten dost, honen alabiek: "Amama, hori ez da halan esaten", "Bueno, ba, nik halantxe ikesi dot!". Klaro! Honeik oso diferente eiten dabie oin, osea batuaue... euskera netuaue. Gurie, gurie da txapurreau!
- Ez, ez, polita da.
- Ez? Ez dakit, nik penie dauket ez ikesi e, euskera, euskera… zeraue, hobie!
- Zuk egiten dozuna politagoa da.
- Bai? Ez dakit ba.
- Duda barik, naturalagoa!
- Ba niri... niri be, baltza pasau jat nauri be! Gure amandrieri moduen, nauri be igual! Bueno, nire amandriek errana hartu eban eskaldun... erdaldune, ta nik euskaldune hartu, ta oin etxien erderaz iñ ezen duu, ez nintzen aituten beragaz! Ezkondu zan semie, ta hona bizi zien, ta euskaldune, zerekue, Azpeitikue, baie euskaldune zerrau-zerraue! Ta gero, berak be berba..., aldiko berba eiten ebanien, prisiska eiten eban ta ez giñen aituten, ta erderaz ein biher! "¡A mí sí que me ha pasau buena! siempre hemos hablau vasco y ahora con una vasca kastellanoz”! esaten notsen nik.
- Azpeitikoa esan dozu, ez?
- Azpeitia, bai, bai.
- Eske Azpeititik asko kanbiatzen da.
- Bai, ene! Asko, asko, bai!
- Eta Billerletik Elosura?
- Ez, antzerakuek. Bai, Billerle eta Elosu antzerakuek.
- Eta Nafarrate be bai.
- Bai.
- Eta Urrunagan?
- Urrunagan erdeldun gehidxau die, bai, erdeldun gehidxau, bai.
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!