Legutio (Araba)

Hamahiru urterekin neskame lanetara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hamahiru urterekin Beheko ostatura joan zen neskame. Jose Mari Mendibil zen nagusia. Han hiru urte egin ostean, mediku baten etxera joan zen lanera. Handik etxera itzuli zenean, udaran Beheko Ostatura joaten zen laguntzera eta negua etxean pasatzen zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta beti bizi izan zara hemen, Billerlen edo?
- Ez, hamahiru urtegaz etorri nintzen kriada Beheko Ostature. Beheko... oin zea, fondie dauena, lehen...
- Garaigordobillen ostatura?
- Bai, baia orduen eguen Jose Mari Mendibil, mankue ta tuertue ta kojue! danak! bai. Bai, alaba bategaz eguen, ya andrie be hilda eguen ni etorri nintzenien. Lehenengo egon zan nire aizta bat, ni baiño zaharraue. Ein ebazen hiru urte-edo harek. Ta ha gero Bilbora jun zan, ta ni etorri nintzen hamahiru urtegaz horra, ta ein nebazen hiru urte. Ta gero, ba, hortik joan nintzen Bilbo aldera, Burzeñara. Burzeñan ein nebazen beste hiru urte pasau mediku baten etxien, ta gero, ba, etxera etorri nintzen. Ta etxera etorri nintzenien, ba, gerrie... Etxera etorri nintzenien, etorten nintzen udan horra laguntzen zerera, Beheko Ostature, ezta? Beheko Ostatue esaten jako horreri etxiorreri. Ta etorten nintzen udan laguntzen. Ta neguen etxien. Ta gero, ba, gerriek urten eban, ta ezebez ya gerraostien; [ba, dana beteik], dana! Ta gero, ba, bizimodue hementxe ostera be. Bai.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia