Legutio (Araba)

Bilbotik Elosura itzultzerakoan bidean pasatakoak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-035-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Faxistak Bilbon sartu zirenean, aita, auzoko Dionisio Biteri eta hirurak Elosurantz abiatu ziren behiak eta gurdia hartuta. Bidean pasa zituztenak kontatzen ditu. Lemoan beraiek aurrera jarraitu zuten eta aita ganaduekin geratu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero, ba, klaro, honeik sartu zirienien Bilbon, ba ala! hartu behidxak, burdidxa, ala, Elosura! eta urten geben, ba, aita, nik eta Gregorio.
- A! Biteri?
- Biteri, bai. Ba hirurok! Ta taka-taka-taka honantza. Allegau garen Lemonara, zubidxa dana botata... joe! zelan... ez dakit zelan pasau geben bestaldera! Errekatik, badakizu, erreka harridxak tiki-taka-tiki, burdidxa idxa itxuli... Bueno, pasau geben bestaldera. Ala! benga!
- Ahal zan moduan...
- E?
- Ahal zan moduan...
- Bai, hori...
- Ahal zan moduan...
- Bai. Ba, bueno, han ya, handi aita(k) esan eben: "Bueno, zuek ala, aurrera!". Klaro, behidxak koitaoak, badakizu, astiro, astiro, astiro…
- Orduan, Gregorio be zeuegaz zan...?
- Bai, bai, bai, bai, bai, danok batera horti zehar. Eta, bueno, ba, urten geben Gregoriok eta nik ya aurrera. Ta aita, aite —gu(k) aite beti, aite—, ba behidxakin honantza! Ta "Beno, ala benga, joan ta ia aber zelan topetan dozue baserridxe, ia ondo dauen edo ez dakit” ta! "bueno, bueno...". Ba, allegau gare hori, horra…
- Baserridxe...
- Geure baserrie hor, hor behien. Zubidxa, zubi ondoan hor ezkerrera? hor egon zan geure herridxe, geure baserridxe.
- Izena, zelan zuen izena?
- Olalde!
- Olalde?
- Olalde, bai, bai. Eta gero ura(k) hartu geben... hartu eben... baserrie eta soloa ta dana, etxe… etxealdien.

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia