Artilearekin egindako arropak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-009-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beraien aitak oso artile fina egiten zuen. Amak galtzerdiak egiten zituen. Artilearekin egindako jertseak ardiekin hotzetan egoten zirenerako egokiak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 20a
- Iraupena: 0:01:13
- Erref: LEG-009/046
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza
Transkripzioa
- Jesus: Ardi...
- Maria Pilar: Uliekin.
- J.: ... uliekin, [iruten da] bat.
- Zeu ibiltzen ziñan?
- J.: Bai. Bueno. aite difuntua lelengo, e. Aitek eiten eban lana ona.
- M.P.: Fiñe eiten eban, oso fiñe.
- J.: [...]
- [...] bueltaka emonda?
- J.: Bai.
- M.P.: Bai. Ta oso lan fiñe eiten eban harek, besterik [ez aben ein]. Eta gero amak galtzetiñek ba berandura arte. Honen gizonari makina bat eitten eutsen /eitentzen/; Santi, Santiri gustau eiten jakozen, Santiri gustau eiten jakozen ardi-lanen galtzetiñek. Nire gizonak ez dau gure baiña.
Jersiek be bai iñoz, baiña ez, oso gutxi.
- J.: Jersiek be bai [...].
- M.P.: Bai, baiña...
- J.: Lehen ez auen erroparik be, eta ardixekin igual egon biher egun guztixen Retanan edo Amaritan edo, hotza tragetan, ta, ba, jerse bat ein ona ardi... ardi-uliaz. Etxien. Etxien lanak ein ta. Ta haixek estu samar eiten zabenien, ederto haxie [...].
- M.P.: Berotu, klaro.
Egilea(k): Markel Barrenetxea (Ondarroa BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!