Juana Elorza Beitia
Legutio (Araba) (1924-2011)
Biografia
San Roke auzoko baserri batean jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, otxandiarra. Bederatzi anai-arrebatatik bat Laudion hil zen gerran; beste anaia bat Legution gerran ahaztutako bonba batekin jolasean zebilela, bonba lehertuta hil zen mutikotan. Juana zortzi urterekin eskolatu zen, eta gerra hasi zenean bukatu zitzaizkion eskolok. 15 urtera arte etxean egon zen, eta orduan "Mimbres Busca" ihi otzaragintzako lantegira joan zen lanera, Legution bertan. Lau urte bertan eginda, Oñatiko Txarriduna taberna-jatetxean egon zen neskame beste lau urtez. Handik Donostiara joan zen, eta gero Parisera. Parisen Bordeleko baten etxean beste lau urtez lan egin eta gero itzuli zen Legutiora. Goiaingo Bentara ezkondu zen bertako Rufino Gallastegirekin. Bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-011 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute