Inazio Diaz de Mendibil Biteri
Nafarrate auzoa; Legutio (Araba) (1936)
Biografia
Legutioko Nafarrateko Errotan, (1952an Santa Engraziako urtegi azpian geratu zena), jaio zen Inazio. Aita bertakoa zen eta ama Eskoriatzako Marin auzoko Ugarte baserrikoa. Aitak bi ezkontzatan hamabi seme-alaba izan zituen, Inazio denetan gazteena. Arabako Elosuko eskolan ibili zen zazpi urtetik hamahiru urte arte. 1961ean etorri zen Leintz Gatzagara eta bertako Rosario Aranarekin ezkondu zen. Bi seme izan dituzte. Araba eta Gipuzkoako herri ezberdinetan igeltsero lanetan jardun ondoren, Eskoriatzako Ederlan lantegian jardun zuen jubilatu arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-020 | 2000 | Arabako euskara | Ignacio Carrera - Imanol GarcĂa | ||
LEG-061 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEG-062 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute