Inazio Arregi Berriozabal
Legutio (Araba) (1934)
Biografia
Legutioko Goikuri kalean jaio zen. Aita bertakoa zen, eta ama, berriz, Sandurdi baserrikoa. Inazio umea zela, etxetik alde egin behar izan zuten, gerra zela-eta. Aita EAJko zinegotzia zen Legution, eta frankistek oso gaizki tratatu zuten. Albinako Albinabea baserriko zaintzaile modura joan zen familiarekin. Baserria Albinako urtegiaren urpean geratu aurretxoan, Albinagoia izeneko baserria izango zena eraiki zuen ugazabak uraren maila baino gorago, baserri zaharraren harriak erabiliz. Albinan hezi zen Inazio, artzain, urdezain, basomutil eta beste baserriko lan guztietan jardunda. Hamalau urterekin Urrunagako urtegia eraikitzen ari zen “Construcciones Civiles” eraikuntza konpainian hasi zen lanean elaktrikari bezala. Elaktrikari lanetan jardun du bizi guztian. Azken 30 lan urteak Eibarren jarri zuen “Iñaki Arregi Electricidad del automóvil” tailerrean eman zituen. Otxandioko Maria Teresa Oruerekin ezkondu zen Eibarrera, eta bertan jaio ziren euren hiru seme-alabak. Arabako urtegien eraikuntzari buruzko hainbat gauza azaltzen ditu: preso alemaniarrak bertan lanean; ikusten zen ustelkeria ikaragarria; eraikuntza lanen zehaztasunak, etab. Inazioren seme Joseba ere egon zen elkarrizketan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-030 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
LEG-031 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute