Imanol Garaigordobil Berriozabal
Legutio (Araba) (1932)
Biografia
Goikoetxea auzoko baserri batean jaio zen. Aita zuen bertakoa eta ama, berriz, Sandurdi auzokoa zen. Bost seme-alaba izan zituzten. Legutioko eskolan ikasi zuen sei urtetik hamabi urtera arte. Gerra denboran aitaren bila etorri ziren erreketeak. Aita ihes eginda zegoen, eta etxea erre eta ganadu guztia hil zieten. Gasteizko Eguren monasterioan egon ziren babestuta aldi batean. Legutiora itzuli zirenean Kurtzalde taberna hartu zuten. Berriro soroak landu eta ganadua jarri zuten. Imanolek 18 urterekin furgoneta bat erosi zuen eta herriko baserritar batzuen esnea Gasteizera eramaten hasi zen. Baserritarrok emandako enkarguak ere egiten zituen, eta tabernarako gauzak ekarri. Geroago bere autobus konpainia sortu zuen. Otxandioko Bittori Garmendiarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-013 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute