Cipriano Diaz de Mendibil Biteri
Nafarrate auzoa; Legutio (Araba) (1924)
Biografia
Legutioko Nafarrete auzoko Errotan jaio zen. Aita bertakoa eta ama Gipuzkoako Eskoriatza herriko Marin auzoko Ugarte baserrikoa zen. Ama, Ziprianoren aitaren bigarren emaztea izan zen. Lehenengo emaztearengandik lau, eta amarengandik beste zazpi anai-arreba izan zituen Ziprianok. Bost anaia zaharrenak morroi joan ziren umetan, bera tartean. Zazpi urterekin Elosuko Indalezio Erentxuneren baserrian hasi zen morroi. Zigoitiko Ondategin jarraitu eta Ulibarri Ganboa eta Duranan jardun ondoren, Arratzu-Ubarrundia udalerriko Betolatza herriko Mendia baserrian bukatu zuen morrontza. Bere jaiotetxea Urrunagako urtegiaren urpean geratu zenean, 1957. urtean, han bizi ziren aita eta anai-arrebekin batera, Mendia baserria errentan hartu zuten, ugazabak Gasteizera joan zirenean. Elkarrizketa egin zitzaionean, arrebaren etxean bizi zen, Betolatzan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-005 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
LEG-020 | 2000 | Arabako euskara | Ignacio Carrera - Imanol García | ||
LEG-033 | 2001 | Arabako euskara | Ignacio Carrera - Imanol García |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute