Anjel Elorza Beitia
Legutio (Araba) (1937)
Biografia
Familia gerratik ihes eginda zegoela jaio zen Duranan, baina San Roke auzoko baserri batekoa da eta etxe berean bizi izandakoa. Aita etxekoa eta ama otxandiarra zen. Bederatzi anai-arrebatatik bat Laudion hil zen gerran; beste anaia bat, mutikotan Legution gerran ahaztutako bonba batekin jolasean, bonba lehertu zenean hil zen. Baserriko lursailik onenak Urrunaga urtegiko urpean geratu zirenean, Gasteizera joan zen lanera. Sanchiz Buenoren tailerrean hasi zen, eta bertako beste sei langilerekin Imeba kooperatiba sortu zuten. Honek porrot egin zuenean, Michelinera joan zen lanera eta bertatik hartu zuen erretiroa. Mañariako Rosario Bernaolarekin ezkondu zen eta bi seme-alaba biki dituzte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-010 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute