Legazpi (Gipuzkoa)

Donostiako aisialdia

Donostiako aisialdia Donostian, denbora librea zeukanean, Txomin Eneara joaten ziren dantzara arratsaldetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-056-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Donostian, denbora librea zeukanean, Txomin Eneara joaten ziren dantzara arratsaldetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu Donostin paseatzeko ta denpora librea izaten zendula. Zer egiten zendun? Nora joaten zinen?
-Ba lagunekin. Txomin Enea ta hola juten giñen.
-Bazenituen Donostin lagunak?
-Bai. Hemengok'e bazeren gehia're Zeraingok eta ezaunek baneuzken eta.
-Eta Txomin Enera juten zineten?
-Bai.
-Eta zer egiten zenuten?
-Dantza ta, hantxe. Mutillekin kontuk esan eta.
-Zer egoten zan, bandan bat edo?
-Bai, han fiestea egoten zan Txomin Enen.
-Zer zan, taberna bat?
-Tabernea zeon eta musikea; barrio bat zan Txomin Enea hori; taberna bat eta hola. Donostittik kanpora. Han gere modukok eoten zien eta han ibiltzen giñen.
-Baina gauez joaten zineten?
-Ez, ez, ez, atsalden. Ordun gauez ez zeon ibiltzeik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia