Legazpi (Gipuzkoa)

Orrazi-lantegiko giroa

Orrazi-lantegiko giroa <p>Orrazi-lantegian lana gutxitu zenean, paper-fabrikara joan zen I&ntilde;axi lanera. Orrazi-lantegian, emakumeek egiten zuten lan gehienbat. Laneko giroaz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Orrazi-lantegian lana gutxitu zenean, paper-fabrikara joan zen Iñaxi lanera. Orrazi-lantegian, emakumeek egiten zuten lan gehienbat. Laneko giroaz hitz egiten du.

Transkripzioa

-Nolatan hasi ziñan peineterian lanean.
-Ba ahizpa zebilen aurretik, eta harek. Eta hura gero're han geldittu zan. Gurek ba ez dakit kiebra edo ze in zon, zeozer pasau zan, eta lanik, itxi ein zan peineterie, orrazik eitten zan lekue. Eitten zuen pastak eta beste ze bazuk.
-Eta zuek zeundeten orrazia bera egiten zan?
-Orrazie, bai. Zeren makinak eta puak etaatzeko ta dana. Orrazie. Eta lanik barik /parik/ geldittu giñen eta nere anaie papeleran zebillen lanen, ta harek eskau lana. Esan zian: "Nik esango zionat Felixi aber lanik daon". Eta hurrengo egunen lanea juteko. Oin bezelako mixerik ez zeon ordun lanakin eta. Horti irten eta jun nitzen papeleraa.
-Inaxi, emakumeak ziñeten gehienak peineterian lanean?
-Bai. Gizonezkok'e bai baiño gehiena emakumak giñen, gure saillen [lokatzatan] danok emakumak.
-Eta hain gaztek hamalau urtekok. Zaharragok ere izango zien ba?
-Bai, jesus!, bai, ezkonduk'e bai bazeren.
-Alde ederra egongo zan zuetatik haiengana.
-Honbre! Baiño gu dominauta eukitzen genduzten, gu gaztegok eta. "Hori ez den hola eitten" eta "gaizki ein den" eta.
-Zeinek erakusten zizuen, zaharragoek edo nagusiek?
-Nagusik ez, enkargauek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia