Legazpi (Gipuzkoa)

Goserik ez, baina beharra bai

Goserik ez, baina beharra bai <p>Gerra ostean, ez zuten goserik pasa; ama baserrikoa zen, eta horri esker laguntza izan zuten. Goserik ez, baina beharra bai: batzuek mandarina jaten zutenean, beraiek inbidiaz egoten ziren. Behin I&ntilde;axik eta anaiak taloak egin zituzten beren kabuz.</p>
Tamaina:

Gerra ostean, ez zuten goserik pasa; ama baserrikoa zen, eta horri esker laguntza izan zuten. Goserik ez, baina beharra bai: batzuek mandarina jaten zutenean, beraiek inbidiaz egoten ziren. Behin Iñaxik eta anaiak taloak egin zituzten beren kabuz.

Transkripzioa

-Goserik pasatu zenduen?
-Goseik prezisamente, nezesidadea. Goseik ez. Taloa ez bazan ogie. Gero gure ama baserrikoa zan, ta beti launtasun pixkan bat. Baiño gosea gosea... Geroxeo boniaton garaien eta ordun pixkat, baiño gosea esateko... Honbre, akordatzen naiz gu ya eskolan ba ez dakit ba zortzi, zazpi-zortzi urte eta. Lagun batzuk diru gehiagokok izaten die leku guztitan eta batek mandarinea jaten zijoan, eta gure enbidie, guk mandarinaik ez, guk ez gendun jaten mandarinaik eta hola ta; haren usaiekin amorratzen hura jateko. Hori bai, baiño gosea-gosea... Eta behin gure anaie gaztena Oñatin bizi da ta, atsalden ama jun zan nunbaittea ta etorri zanen talo eitten harrapau gendutzen amak. Nunbait meriendatzeko gogoa euko gendun eta beste ezer ez zan eongo. Sekula ez gendun eingo baiño ordun talo eitten harrapau gendutzen amak.
-Eta zer esan zizuen?
-Ze esango ziuen,"bejondaizuela! Aindu banizue ez zenduen eingo ta. Hola.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia