Legazpi (Gipuzkoa)

'Cara al Sol'en beste bertsio bat

'Cara al Sol'en beste bertsio bat <p>Gerra ostean, eskolan ere euskara debekatu egin zuten, eta <em>Cara al Sol</em> abestera behartzen zituzten. Ume batzuek, baina, kantaren hitzak aldatu zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-051-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra ostean, eskolan ere euskara debekatu egin zuten, eta Cara al Sol abestera behartzen zituzten. Ume batzuek, baina, kantaren hitzak aldatu zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu "Cara al sol" kantatu behar izaten zenuela.
-Bai, eskolaa sartuta lenengo "Cara al sol" kantatzen gendun. Ta gero mutiko batzuk listok'e bazeren eta etaa zuen alrrebes: "Cara al sol con la camisa rota me puse al fuego antes de ayer. Me hallará la muerte si me llega sentado en un café" ta. Bazeren mutiko listok! Bai. Eta hola, hola zien gure kontuk.
-Gerra garaian euskeraz...
-Ez ziuen uzten, prohibittu in zuen. Bai. Debekau in ziuen. Ta erderaz, dana erderaz in behar izaten gendun. Bueno, guk geure artean euskeraz eitten gendun eta etxen euskeraz, baiño bestela eskolan eta hola debekauta eon zan. Zenbait denporan? Ba ez dizut esango, ez naiz akordatzen zenbait denpora. Baiño hori bai.
-Beldurrez ibiliko zineten.
-Honbre.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia