Legazpi (Gipuzkoa)

Jaiak eta karta-jokoak

Jaiak eta karta-jokoak <p>12-14 urte zituztela, jaietan, herriko mutilak karta-jokoan aritzeko elkartzen ziren, eta ardoa edaten zuten. Kartetan, dirua jokatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-046-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12-14 urte zituztela, jaietan, herriko mutilak karta-jokoan aritzeko elkartzen ziren, eta ardoa edaten zuten. Kartetan, dirua jokatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ordun auzoko mutillek juntatzen zineten kartetan jokatzera?
-Bai.
-Tabernan baten?
-Bai, Telleriarten, estankon. Hango etxekoandrea, joo, Juanamari zan, Juanamari, eta harek ematen ziun kartak eta geo zeozer hartu're bai guk, zeozer, ardoa eaten gendun, pitxarretik ardoa, litroerdi ardo eaten gendun.
-Pitxarretan ateratzen zen ardoa?
-Bai, pitxarretan.
-Hori jaietakoa izaten zan?
-Bai, bai. Jaien. Kartataa zazpi terdin itten gendun guk. Xiete y medio. Ta bankero..., igualen bankerontzako izaten zan dana.
-Harek bazekin.
-Bai, bankaik ez zun galdu nahi harek. Joe!, Prontxiano...
-Ta zuek dirua jartzen zenuen?
-Bastante. Hogei zentimo ta. Joku guzitan hogei zentimo ta. Hamar eta hogei. Hortik gora ez. Pezetak ez.
-Eta musean eta seiko urrean eta ez al zan egiten?
-Guk musen ez, zazpi terdin itten gendun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia