Instrukzioa egitera eraman zuten gerra garaian
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 08a
- Iraupena: 0:02:48
- Erref: LGA-043/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
- Estellara eraman zizuen?
- Intruzioa ikistea. Ta intruzioa ikisten aritu giñen bi hillebete, pasau giñuzen han. Ta jende asko, e, kuartel txiki baten; ta jana txarra ematen ziguen, oso txarra; ez zeon hango janik jateik; arrak indako babak ematen ziguen, [pentsaizu]. Ta alferez bat bagendun aintzen zona eta geo beste bat zan tenientea, Zorrilla esaten ziena. Enda indizioa bizkarreti ematen ziuen, danei indizioa bizkarreti.
- Zertarako ematen ziuen indizioa?
- Gerraa juteko. Nik ez dakit ba ze itteko ematen ziuen, ez gaixotzeko. Enda geo juten giñen instruziotaa zerea, Estellan Montejurra. Montejurra izena zuen mendi batea, han ibiltzen giñen instruziotan. Enda juten zikun ba bokadillokin-eta Estellako emakuma zar bat. "Pinpona" izena zon, "Pinpona" esaten zien, ta haek eamaten zuen sardiñak edo tortillea edo, ta limonada ta, eamaten ziuen eta, dirue puxkat, asko ez genduken baiño gendukena hala ematen giñun.
- Han instruziotan zer egin behar izaten zenduen?
- Han mendin eta? Harrie zeon asko, ta harri bana ematen ziuen, esku-bonbak nola tiratzen zien eta. Harrika ibiltzen giñen. Eta gero ba fusillekin tiroka itten. Holako zer batzuk jartzen zittuen eta harei tiro....
- Zer jartzen zizuen tiro egiteko?
- Papel txuri bat, holako papel txuri bat estaka baten puntan, eta han halako zirko bat zeon hari tiratzeko, eta guk hemen ehizeako afizioa danok genduken ba, ta gehienak txikitzen genitun papelak.
- Eta fusilla nolakoa zan?
- Fusil lehenaoko antigualeko fusille zan. Gera gerratekon kanbiauko zittun baiño ordun intrukzioak itteko antigualeko fusille zan. Luze bat zan, danak igualak zien, zaharrak. Auskalo noizkok izango zien, nik ez dittut ezautzen hak. Gero mosketoiak ekarri zituen, baiño hemen Oviedon-eta itten zittuen mosketoiak. Baiño egur berdekin einddakok eta okerrak eta, ez zuen ondo tiratzen, ez zuen bate balio.
- Fusilla gaiñea egunero ibilli beharko zenduen alden.
- Ez, ez, instruziorako bakarrik ematen ziuen. Aiketa bandera jurau arten.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!