Legazpi (Gipuzkoa)

Araiako langileen etorreraren ondorioak

Araiako langileen etorreraren ondorioak <p>Araian fundizio-fabrika itxi zutenean, Patrizio Etxeberria hasi zen fundizioan. Orduan, Araiatik Patriziorenera etorri ziren lanera, eta bertakotu egin ziren. Eskolan, haien umeek ez zekiten euskaraz, baina maistrak euskaraz egiten zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-039-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Araian fundizio-fabrika itxi zutenean, Patrizio Etxeberria hasi zen fundizioan. Orduan, Araiatik Patriziorenera etorri ziren lanera, eta bertakotu egin ziren. Eskolan, haien umeek ez zekiten euskaraz, baina maistrak euskaraz egiten zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etorri zien Legazpira, ni ondio [...] nebilela, edo eztakit. Aspaldiko kontue da. Araian itxi zan "una fundición de Ajuria"; itxi zan fundizio bat. Ajuria Enea eta, Palacio. Hori zan jauntxo bat arabarra, eta zeuken han Araian -herri txiki bat da Araia-, fundizioa zeuken. Eta berak fundizio hori itxi in zon, eta Patriziok fundizioa orduntxe estreiñatzeko zeuken. Eta jente hori dana Araiakoa, hemen Leazpin dao jente asko Araiakok.
-Handikan Patrizionera etorri ziran.
-Bai, eta gero Legazpiko in zien danak, hemengo in zien, hemengok balie bezela. Hori pasau zan. Eta ordun eskolan haiek ez zekien euskeraz. Hor eon tzan... Baiño Señorita Pepita horrek euskeraz asko itten ziun, zeatik zan Donostikoa; eta persona bat, bueno... Eta oso euskera politta zeuken, gurea baiño polittagoa zeuken. Oso euskera politta zeuken, Donostikoa, bai. Señorita Pepita, bai. Horrek asko, oo!, ni behiñ'e ez naiz azten berakin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia