Legazpi (Gipuzkoa)

Anekdota bat

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-016-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Emakume alfer bati buruzko anekdota kontatzen dute.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

M: Nundik hasten gea? Nun eon zan kriada?

A: Nun eon zanan ba? Maanttonina ez gendunan esan ezta? Ez dakiñat […].

M: Oso jatorra tokau zikon ta.

A: Jaiki behar izaten zon oso goizago, eunero-eunero, goizeko ordu bitan, o lenau igual, eta gaztaiñak’e egosi behar baldin bazittun, gaztaiñak egosi behar izaten zittun, sua egin, eta gero erre behar bazittun, erre.

M: Haik jaikitzeako.

A: Nausi etxekoandrak jaikitzeako

M: Ta lenengo, haik tapau ohera junda. Haita jun jaikitakon, eta pipak eman biei erretzeko.

E: A bai e? Pipea eman?

M: Bai. Eta gero, ba, sua ein eta gero hasi behar zon bere lanak eitten. Hori egunero e?

A: Eta gaiñea jun behar izaten zon errota, egunero ez, baiño iriñeta.

M: Noizik peiñetan.

A: Ogia eitteko. Eta behin jaiki zan beti bezela, ta sue ein zon eta bazeon suondon holaxe ta aittu zittun ordu bik.

M: Zeon erdi lotan, ez, arten ez.

A: Tan-tan! Eta ordu bik. Eeeene! “Ondio goize dek. Nik oaindik beste lo pixkat iñatio lanak ingo tuat pa!” pentsau omen zun. Ta holaxe, ze in do? Lo hartu pixkat. Eta geo […] txinpartea erori zako belaunen gaiñea.

M: Eta erretzean akordau.

A: Erretzean akordau, berotu zionen. Eta ordun dana bertan bera utzi eta lanak itten hasi.

M: Loa kentzeko modue ein zikon hari!

A: Eta hola. Eta gero besta baten, ai men zien lanak itten gure ama eta nagusie, nausie, eta andrek men zon izena Maanttoni, Maanttoni. Eta umea men zeukien.

M: Joxepatxo.

A: Eta esaten men tzion gizonak: “Anttoni, jatsi zitzu ardi horik, guk hauxe akabatzeako. Guk hauxe in ber deu, ta hauxe akabatzeako jatsi zitzu ardi horik”.

M: Esan ta esan ta kasoik ez zion iten.

A: Hartu men tzon umea ta: “Joxepatxo, ja-jai!” itten men zion. Eta berriz’e handik gerotxoa, berriz’e esaten men zion: “Anttoni, eizu gaixo horrek esandakoa! Ardik, ardik jetsi izu gaixo horrek! Ardi jetsi eizu gaixo horrek guk hauxe itteako!” Ta beste “Joxepatxo!” “Ja-jai!” […] Ta hortan, . Ta halako baten, esanen-esanen, ba, hasi zako ardik jeixten. Ardik jeixten ai da ontzira.

M: Ta gizona eusten.

A: Eez! Gizona ta ama lanen. Eta ardi-jeixten bea. Baiño ze in dio ardi batek? Ostikadea ein ta…

M: Esnea bota!

A: Ontzin zeuzken esnek danak bota eta pixkan bat utzi. Enda hue jun, ta gizonai baldea bota eta: “Muin iok oin heuk!” esan ta alde ein.

M: Danak botata seuro, dana bustita.

A: Dana esnekin goitti bera, tximatatik bera dana esnia dariola geau men zan gizon hori. [...] Ke ba, hoixe aindu ziolako, ta ez ziola ondo erten. Oso alperra men zan andrea e?

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia