Maria Etxeberria Murgiondo
Legazpi (Gipuzkoa) (1921)
Biografia
1921ean jai zen Mutiloako meatzeetako langileentzat egindako etxean, "Troiko minetan". Ama Mutiloako Markaztegikoa zuen, eta aita legazpiarra; bost anai-arreba ziren familian. Aita Patrizio Etxeberriaren laguna zen; eta, hark lana eskainita, Legazpira joan ziren bizitzera "Konfiteronekoa" etxera, Mariak bi urte zituela. Eskolan, Legazpiko nazionaletan ibili zen zortzi urtetik 13 urtera bitartean. Josten ikasten ibili zen Bikuña kalean; eta gerora, ahizparekin eta koinata batekin etxean hasi zen joste-lanetan. 1938-40 urteetan, milizianoei trajeak josten aritu zen. Abaltzisketako gizonarekin ezkondu eta Legazpin jarri ziren bizitzen. Senarrak ardo-biltegia zuen eta Maria ere hantxe aritu zen lanean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LGA-040 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute