Francisca Agirre Irizar
Legazpi (Gipuzkoa) (1922)
Biografia
1922an jaioa, Legazpiko Urtatza auzoko Ibarrola baserrian. Aita Ibarrolakoa eta ama Antzuolakoa zituen. Eskolan Legazpin ibili zen, plazako eskolan 7 urterekin hasi eta 13ra bitartean. Eskola amaitu ondoren, auzoko Urtazar baserrian aritu zen neskame-lanetan. Baserritik bizi izan da eta, astoa hartuta, kalera joan behar izaten zuen esne-saltzera. 16-17 urterekin, sukaldaritza-ikastaroak hartu zituen beste hainbat lagunekin batera, Legazpiko gozotegi batean. Patrizioreneko nagusien etxean neskame aritu zen, eta argazkiak errebelatzen nola laguntzen zion azaltzen du. Galtzak egiten esku ona izan du beti, eta etxean ez dago inor, dantzarako Frantziskak egindako galtzarik erabiltzen ez duenik. Urtatza Garaikoa baserrira ezkondu eta 10 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LGA-036 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute