Berorika, zuka edo hika
Gurasoekin berorika hitz egiten zuten. Apaiza eta medikuari ere berdin. Senideen artean hika hitz egiten zuten. Oraindik ere seme-alabekin hika hitz egiten du eta haiek berarekin zuka.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:01:07
- Erref: LBU-001/035
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak , Euskara » Tratamenduak » Berorika , Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz
Transkripzioa
- Ta euskeraz bertan, senidiakin…
- Bai.
- … aitta ta amakin ta…
- Beti, beti euskeraz. Erderaz… ba al zekien? Gure gurasok erderaz ez zekien, ordea! Ze hitz ein behar zendun ba? Euskeraz danak!
- Senidiakin-ta hika-ta aitzen ziñaten ta gurasuakin…?
- Beori gurasoi. Bai, hala izaten zan ordun. Beori. Ta zuka...
- Ta hika hitz ein ezkeo kasualidadez amai?
- Bai, ordun belarriondokon bat igual [eman], deskuidatzen baziñan. Ondo hitz ein bihar izaten zan ordun.
- Apaizai ta medikuai’re beori.
- Baita hoiri’re.
- Betenaiyoi’re bai?
- Baita. Oain “zu” danai esaten zaie, [verdad]? nik hala esaten diet /esateiet/ behintzat.
- Senidian artian hika?
- Senid... hika seniden arten. Nik’e oaiñ’e neonek hika esaten diet /esateiet/ nere semei.
- Ta alabai?
- Alabai igual.
- Ta beaiek zuri hika in ezkeo?
- Nei... holoko inportantzik ez da izaten, nei... “Zu” esaten die /esateie/ nei, “beori” ez.
- Hoi zuk nahita kanbiatu zendun?
- Keba.
- Holaxe atea zan.
- Atea, kanbiatu gabe.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!