Mertxe Esnaola Zubeldia

Lazkao (Gipuzkoa) (1942)

Biografia

Lazkaomendi auzoko Lizargarate baserrian jaio zen, sei anai-arrebatatik zaharrena. Aita bertakoa zen eta ama, berriz, Gaintza herritik etorritakoa. Sei urterekin auzoko Lartxai eskolan hasi zen; gero kalekora joan zen, eta Beasaingo karmelitekin bukatu zituen eskolok. Baserrian jende asko bizi ziren, eta Mertxe Oñatiko Garaikoetxea kafetegi-gozotegira joan zen lanera. Bertan hamar urtez lan egin eta gero, Oñatiko Garagaltza Handia baserrira ezkondu zen, bertako Luis Arkauzekin. Bost seme-alaba izan zituzten. Garaikoetxea kafetegiko oporrik gabeko lana eta bezeria bereziari buruz hitz egiten du. Garai hartan Oñatin zeuden tabernak eta beste kontu batzuk aipatzen ditu. Grabazioa egin zen garaian, senarrak eta biek etxe ondoan ireki zuten landetxe bat kudeatzen zuten. Senarra ere egon zen elkarrizketan. Oñatiko euskara darabil gehienbat elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
LAZ-002 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita Ordiziako plazara txerrikumeak gurdian hartuta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Etxetik herrira joateko bidea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Mezara joan ostean, Beasaina musika-banda entzutera Bideoaren ikonoa
4 Lazkaomendiko eskolatik Beasaingo karmelitetara Bideoaren ikonoa
5 Etxean "overbooking" eta Oñatira neskame Bideoaren ikonoa
6 Eskolara bidean esnea banatzen Bideoaren ikonoa
7 Eskolatik ateratakoan, etxeko zereginak zain Bideoaren ikonoa
8 Arropa garbitzeko egin beharreko ibilaldiak Bideoaren ikonoa
9 Etxeko zereginak; ur-korrontea auzora iritsi zenekoa Bideoaren ikonoa
10 Baserriko jeneroa plazara eta plazatik asteko erosketa etxera Bideoaren ikonoa
11 Baserriko otorduak eta garraiobideak Bideoaren ikonoa
12 Auzoko eskolako maistra Tolosatik etortzen zen egunero Bideoaren ikonoa
13 Oñatira neskame joandakoan, harrera ona egin zioten Bideoaren ikonoa
14 "Señorita" esan ez ziolako kexatu Bideoaren ikonoa
15 Garaikoetxea kafetegiaren arrakasta Bideoaren ikonoa
16 Garaikoetxeako pastelen ospea Bideoaren ikonoa
17 Igande goizetan kafetegia 9etarako ireki behar Bideoaren ikonoa
18 Igande goizetako martxa kafetegian Bideoaren ikonoa
19 Kafetegiko lan-baldintza onak Bideoaren ikonoa
20 Igande arratsaldetan jai tokatzen zitzaionean Bideoaren ikonoa
21 Deban eguzkitan erre zenekoa Bideoaren ikonoa
22 Baba ez entregatzeagatik, saguek hartu Bideoaren ikonoa
23 Irina ehotuta kamioian ekarri Bideoaren ikonoa
24 Nortasun handiko amona Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia