Emakumea eta umorea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-080-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeak umore asko egin du, sufrimendu asko jasan duelako. Baina pribatuan, emakumeen artean, egin izan du. Publikoaren aurrean egitea gizonen eremua izan da. Bestalde, emakumeari seriotasuna eta zintzotasuna eskatu izan zaio betidanik. Emakume batek umorea egiteko feminitatearen rolarekin apurtu behar du. Alde guztietatik jasotzen ditugu mezu matxistak. Emakumeei beti maila altuena eskatzen zaie. Bearen ustez gizon bakarrizketatzaile oso txarrak daude baina aretoetan funtzionatzen ari dira; dauden emakumeak, berriz, oso onak dira eta asko borrokatu behar izan dutenak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2023(e)ko maiatzaren 02a
- Iraupena: 0:06:09
- Erref: LAS-080/047
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Antzerkia , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!