Gerra aurreko giro nahasia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra hasi zenean, Gabrielek 16 urte zituen. Gerra aurretik giro nahasia zegoen: ika-mika handia zegoen nazionalisten eta komunista eta sozialisten artean. Orduko sozialistak eta komunistak oso estremistak ziren, eta Orian nagusi ziren; Lasarten, ordea, nazionalistak ziren gehienak. Lasarten gurutze-bidea egiten ari zirela iskanbilak egon ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko abenduaren 30a
- Iraupena: 0:02:46
- Erref: LAS-001/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Politika » Jarrera politikoak » Abertzaleak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Herriaren nortasuna , Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak
Transkripzioa
- Ta zuk gerra hasi zanian zenezkan hamasei urte?
- Hamasei urte, hamasei.
- Ya nahiko koskortuta ya?
- Bai.
- Nola goatzen zea zu? Hasi zala, adibidez, nola jakin zenduen? Eo nola, sumatzen al zan ya bazetorrela?
- Bazetorrela, bazetorrela ez, baiño gauza oso nahastuba zeon. "O sea que" nazionalistan, ordun, ordun PNV ez zan esaten, esaten zan "nacionalistas", “Partido Nacionalista Vasco”, PNV ez zan esaten; eta bestiak zian "socialistas" ta "comunistas" eta zeon pike ikearriya; baiño borrokan e?
- Lasarten sumatzen zan hoi?
- Joe, haundiya, "o sea que" zeon pike haundiya, diferentzi haundik baiño borrokako zeak eta. Ordungo sozialistak eta komunistak zian zian oso extremistak. Oaingo sozialistak dia ba “nada, nada”. Baiño ordun zian oso extremistak eta komunistak "ni te digo". Honea etortzen zian Oriyako jendia zian "socialistas” ta “comunistas", eta Lasartekuak iya danak zian "nacionalistas"; ta zeon Lasarte ta Oriyan artian pike haundiya zeon. Eta goatzen naiz, Elizako kontuik eta ez zuen ezer jakin nahi, elizak erre in behar ziala ta kanpanak bota behar ziala molestatzen zuen... Ta Lasarten zeon, "el vía crucis", hoi ezautuko zendun?
- Ez, hoi ez.
- Ez, e? Zean dao, zeren "a ver" "Vía crucis"an, Lasarteko elizatikan Kalbariyotaiño. Kalbariyuak dia Fortunatan ta Tellerian ta etxian hola, han badao, zea, plaza txikia, zeakin. Han zauden hiru gurutze eta zan "el, la vía crucis" iten zan; eta Oriyako komunistek etortzian ta bidiyan zauden gurutze, gurutziak, zauden "los pasos" esaten zan: "cuando lloró y cuando Cristo no sé que hizo".
- [...] zanekuak?
- Hoi da. Eta bota iten zittuen zeak, Oriyako komunistek bota iten zittuen, ta elizak erre behar ziala ta kriston [...] zeon. Nazionalistak juten zian guardiya itea zea monjaidi; eliza ez erretzeko ta, pike handiya ta. Geo hortikan sortu zan gerra.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!